Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Arkua erlojuaren berezko zentzuan biratzen denean suertatzen den angelua, zeinaren neurria negatibotzat hartzen den.
angelu negatibo
Erpina kurba batean duen eta aldeak kurba horretako kordak diren angelua.
angelu inskribatu
Kredituak:Lfahlberg-Commons
Hitzaren erdialdean jartzen den afixu edo hizkia.
erdizki
Mingainaren alde bakar batean gertatzen den dastamenaren galera.
hemiageusia
Gehiegi eta ganorarik gabe hitz egiten duen pertsona.
mihiluze
Gauez aritzen den txori edo hegaztia.
gautxori
Gauez parrandan ibiltzea gustuko duen pertsona.
gautxori
Lurrean egindako zuloa, bereziki hildakoen gorpuak lurperatzeko erabiltzen dena.
hobi
Lurrean sortutako zulo, barrunbe edo sakonunea.
hobi
Gai mineral jakin bateko kopuru handia duen lurrazaleko edo lurpeko gunea.
hobi
Gai jakin bati buruzko azalpen eta argibideak formatu sinoptiko edo laburtuan ematen dituen liburua.
gidaliburu
Emakumearen ugatz edo bularra.
titi
Emakumearen ugatz edo bularretik umeak edoskitzen duen esnea.
titi
Ugaztun emeen ugatzen moko edo punta.
titi
Titi edo ugatzen moko edo punta, nondik esnea jariatzen den.
titiburu
Kostaldean edo ibai baten ertzean ontzietako zamak hartu eta uzteko erabiltzen den tokia eta instalakuntza.
portu
Gailu informatikoen artean informazioa bideratzeko konexioa.
portu
Mokogoxo.
moko-goxo
Atsegin duen janaria edo janari gozoa baino jaten ez duena.
mokogoxo
Tuntuna, makil bakar batekin jotzen den danbor txikia.
ttunttun