Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Probabilitatearen eta zorizko fenomenoen eraketa matematikoa latzen duen matematikaren adarra, estatistikaren oinarri gisa erabiltzen dena.
probabilitate-teoria
Kanidoen familiako ugaztun etxekotua, lanerako edo maskota moduan erabiltze dena, arrazaren arabera tamaina eta itxura oso ezberdinak dituena.
txakur
Poliziako kidea.
txakur
Pertsona maltzurra.
txakur
Eguraldiari buruz, txar-txarra.
txakur
Mekanizazioan, pieza eutsi eta finkatzeko baliatzen den brida modukoa.
txakur
Lanaldia hasi eta bukatzeko orduak eta lan denbora zehaztasunez finkatzen ez dituen lan ordutegia.
ordutegi malgu
Lekaimeak edo fraideak elkarrekin bizi diren etxea.
komentu
Libreta edo txartel baten bitartez banku-kontu batetik dirua atera edo hartara sartzeko makina automatikoa, telematikoki bankuko datu-zentroarekin konektaturik dagoena, eragiketa ziurtatzeko.
kutxazain automatiko
Aire librean gertatzen den erorketa bertikala edo abiada horizontala moteltzeko airean zabaltzen den oihal handia, moteldu nahi den pertsona edo objektuari sokaz lotzen zaiona.
jausgailu
Jausgailu batez horniturik hegazkin batetik bere burua botatzen duen pertsona.
jauskari
Hegazkin batetik jausgailuz lurreratzen diren gudaria.
jauskari
Jauskari.
paraxutista
Hegazkin batetik jausgailuz lurreratzeko jarduera, izan aisialdikoa, kirolezkoa edo militarra.
parakaidismo
Parakaidismo.
paraxutismo
Korrelazio.
koerlazio
Letra xehea baino tamaina handiagoa duen idatzizko letra, izen propioen lehen letra gisa, esaldien hasierarako eta abar erabiltzen dena.
letra larri
Idaztean, tamaina normaleko letra, letra larri edo maiuskula baino tamaina txikiagokoa.
letra xehe
Letra larri.
maiuskula
Letra xehe.
minuskula