Advanced Search
Search Results
9970 total results found
Erlijio batean, ospakizun eta zeremonia erlijiosoak zuzentzeko ardura duen gizonezkoa.
apaiz
Partikularzki, erlijio katolikoan eukaristia eta sakramentuak ematen dituen gizonezkoa.
apaiz
Ordenagailu baten interfaze grafikoarekin komunikatzeko gailu botoiduna, eskua baino txikiagoa, azalera lau batean irristatuz eta sakatuz pantailako erakuslea higiarazi eta aktibatzen duena.
sagu
Tributuen multzoa eta horiek ezartzeko modua.
tributazio
Ingurune diglosiko, elebidun edo eleanitz batean, hizkuntza bakar batean dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun elebakar
Ingurune diglosiko edo elebidun batean, hizkuntza bietan, gaitasun berdinarekin, dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun elebidun
Hizkuntza batean gaitasun handiz ulertu, hitz egin eta idatzi egiten duen hiztuna.
hiztun ahaldundu
Ama-hizkuntza ez duen hizkuntza bat ikasi eta erabiltzen duen pertsona.
hiztun berri
Hizkuntza jakin bari buruz, hura ama hizkuntza duen pertsona.
hiztun zahar
Jaidura, grina.
aiherkunde
Capra aegagrus hircus izeneko abere ugaztun hausnarkariaren emea, esne, larru eta haragitarako hazi eta bereziki eremu malkartsuetara egoki moldatzen dena.
ahuntz
Lurraren gaineko azalera, materia inorganikoz gainera materia organikoz, urez eta izaki bizidunez osatua, ingurumenean funtzio hidriko, biologiko eta klimatiko garrantzitsuak garatzen dituena
lurzoru
Ekimen edo plan urbanistiko bat garatuko den lur eremua.
lurzoru urbanizagai
Hiri ingurune batean, eraikita edo eraikitzekotan dagoen lur eremua.
lurzoru
Goreneko.
gorengo
Goreneko.
goieneko
Goreneko.
goiengo
Txapelketa bateko sari nagusia, bereziki garaikurra txapela, txanoa alegia, denean.
txapel
Kapel.
txapel
Perretxikoen goiko atal zabala.
txapel