Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

14006 total results found

Arroka batean gertatzen den haustura, beraien artean tarte bat utziz eta albo banatara geratzen diren arroka zatien desplazamendurik gabe.

diaklasa

Gaztelaniaz
diaclasa
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geologia

Delitutzat hartzen diren ekintza eta jokabide jakin eta konkretu batzuk aldi jakin baterako delitu izaerarik eta beraz zigorrik gabe uzteko legea eta horren ondorioa.

amnistia

Gaztelaniaz
amnistía
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zuzenbidea

Balio Erantsiaren Zerga.

BEZ

Gaztelaniaz
IVA [Impuesto sobre el Valor Añadido]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekonomia

Gizatalde batek jatorrizkoa ez duen lurralde batean bizitokitzat eta lantokitzat hartzen duen eremua.

kolonia

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
colonia [lugar]

Delako eremuan bizi den jende-multzoa.

kolonia

Gaztelaniaz
colonia [grupo de gente]
Kategoria gramatikala
izena

Beste herrialde batek menderatutako lurraldea, hango baliabideak ustiatzeko helburuarekin.

kolonia

Gaztelaniaz
colonia [territorio colonizado]
Kategoria gramatikala
izena

Ingurune batean elkarri itsatsita hazten diren mikroorganismoen multzoa.

kolonia

Gaztelaniaz
colonia [microorganismos]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
biologia

Elkarrekin bizi den espezie bateko animalien taldea, elkar laguntzeko helburuarekin osatua, hala nola erle-kolonia eta pinguino-kolonia.

kolonia

Gaztelaniaz
colonia [animales]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
biologia

Udako oporrak igarotzeko lekua.

udaleku

Esparrua
turismoa
Gaztelaniaz
lugar de veraneo
Kategoria gramatikala
izena

Udako oporraldietan osatzen den haur eta gaztetxoen talde batentzat antolatzen diren aisialdi-jardueren multzoa.

udaleku

Gaztelaniaz
colonia infantil [actividades
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hezkuntza

Delako hau eta gaztetxoen taldea egoten den eraikin eta instalakuntza-multzoa.

udaleku

Gaztelaniaz
colonia infantil [lugar]
Kategoria gramatikala
izena

Hiritarren arteko berdintasuna eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen ideologia eta mugimendu politikoa.

sozialismo

Gaztelaniaz
socialismo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
politika

Ekoizpen-bideen jabetza kolektiboa aldezten duen mugimendu politikoa, marxismoan oinarrituta.

sozialismo

Gaztelaniaz
socialismo [marxista]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
politika

Karl Marxen doktrina filosofiko materialistatik eratorritako mugimendu filosofiko eta politikoa, besteak beste klase-borroka ideia nagusitzat duena.

marxismo

Esparrua
filosofia
Gaztelaniaz
marxismo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
politika

Aitarekiko atxikimendu handia duen pertsona; haurrez mintzatuz, beti aitarekin egon nahi izaten duena.

aitazulo

Gaztelaniaz
empadrado
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Amarekin atxikimendu handia sentitzen duen pertsona; haurrei buruz, beti amarekin egon nahi izaten duena.

amazulo

Gaztelaniaz
enmadrado
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Islamaren eta musulmanen aurkako gorrotoa eta haienganako beldur eta mesfidantza irrazionala.

islamofobia

Gaztelaniaz
islamofobia
Ingelesez
islamophobia
Kategoria gramatikala
izena

Arau juridikoak kode edo lege-testu bakar eta zabal batean biltzeko prozesua.

kodegintza

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
codificación [leyes]
Esparrua
zuzenbidea

Genetikoki desberdinak diren bi organismo desberdinen arteko ugalketan, zehatzago meiosi delakoan, haien zelulen ezaugarri genetikoak nahastu eta bateratzeko prozesua eta horren emaitza.

gaingurutzaketa

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
biologia
Sinonimoak
elkargurutzaketa
Gaztelaniaz
recombinación

Antzinako euskal etxeetan, etxean oinordekoaren babespena eta haren esanetara geratzen zen emakume heldu ezkongabea.

neskazahar

Gaztelaniaz
hermana soltera que se queda en la casa familiar
Kategoria gramatikala
izena