Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Eguratsean, leku itxi orotik kanpoaldean.
aire zabalean
Eleberriak idazten dituen idazlea.
eleberrigile
Ekosistema bateko fisikoa, non izaki bizidunak eta haien arteko harremanak garatzen diren, bertako ezaugarri fisiko eta kimikoek baldintzatuta.
biotopo
Bizitza eta izaki bizidunak, haiek garatzeko kondizio fisiko-kimikoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
biologia
Idazmakinaz, ordenagailuz edo beste gailu informatiko bati atxikitako teklatu baten bitartez idatzi.
mekanografiatu
Datuen banaketa batean, probabilitate-eredu edo hipotesi estatistiko bati jarraituz gero, balio edo kategoria bakoitzak azaldu litzatekeen aldi kopurua edo maiztasuna.
itxarondako maiztasun
Datuen banaketa estatistiko batean, balio edo kategoria bakoitza agertu edo gertatzen den aldi kopurua edo maiztasuna, bereziki itxarondako maiztasunarekin kontrajarrita aipatzen dena.
maiztasun behatu
Behatutako maiztasun.
maiztasun enpiriko
Itxarondako maiztasun.
esperotako maiztasun
Tarteetan bildutako maiztasun-banaketa batean, tarte edo klase bakoitzeko maiztasuna.
klase-maiztasun
Klase-marka.
klase-ordezkari
Tarteetan bildutako banaketa batean, klase-tarteko bateko klase-mugen arteko distantzia edo diferentzia.
klase-zabalera
Tarte batean, bi muturren arteko distantzia edo diferentzia, finitua, infinitua nahiz zero izan daitekeena.
tarte-luzera
Tarte-luzera.
tarte-zabalera
Klase-zabalera
tarte-zabalera
Klase-marka.
tarte-ordezkari
Zorizko esperimentu edo egoera batean gerta daitezkeen kasu edo emaitza posible guztietako bakoitza.
kasu gertagarri
Zorizko segida batean, aldi bakoitzeko emaitza diskretu gertagarri bakoitzaren probabilitatea aurreko aldiko emaitzaren mendean baino ez dagoen prozesu estokastikoa.
Markov-en kate
Keinuak eginez, bereziki komunikatzean.
keinuka
Unibertsoko astro eta beste egituren arteko distantzia itzelak neurtzeko unitatea da, argiak urtebetean zeharkatzen duen distantziarekin bat datorrena, gutxi gorabehera 9.46 × 10 ber 12 km.
argi-urte