Advanced Search
Search Results
13106 total results found
Bideo laburra, gehienetan irudiz lagunduta abesti edo konposizio musikal bat ezagutzera ematen duena.
bideoklip
Elementu edo kategoria desberdinetarako balioak luzera desberdineko barrak elkarren ondoan jarriz adierazten dituen grafiko estatistikoa.
barra-diagrama
Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
laginketa intentzional
Balioduna ez den eta beraz boto zenbaketatik aparte geratzen den botoa, esaterako boto-txartelak beharrezko formatua ez izateagatik.
boto nulu
Boto-zenbaketan balioduntzat hartzen ez den botoa, botoa aintzat hartzeko beharreko baldintzak betetzen dituelako, esaterako boto-txartelaren formatuari dagokionean.
boto baliogabe
Salgaiak erosi edo eskuratu egiten dituen enpresaria, haiek berriz saldu eta etekina ateratzeko.
merkatari
Prozesu edo harreman sozialen multzo baten antolaketa, egituraketa eta finkapena.
erakundetze
Jokabide, ekintza edo erabaki bat onargarritzat hartu ahal izateko gainditu behar ez den muga.
marra gorri
Jaiotzatiko akats, edo bizitzan jasandako zauri edo patologiengatik gorputzaren kanpoaldean jasandako kalteek funtzionalki edo estetikoki ebakuntzaz konpondu edo moldatzeko medikuntza-arloa.
kirurgia plastiko
Antzua denaren nolakotasuna.
antzutasun
Sarrerak eta kostuak edota bi aukera desberdinetako kostuak berdintzen direneko ekoizpen- edo salmenta-maila.
lokagune
Martxan ari diren makina eta gailuetan, mugimendua edo indarra transmititzen ez den egoera.
itopuntu
Diru-sarrerak eta gastuak edota bi aukera desberdinetako gastuak berdintzen direneko egoera.
itopuntu
Harrokeria, arrandia.
artobero usain
Jostailu txiki birakaria, ardatz baten inguruan biratzen duena.
pospolin
Forma konikoa duen ontzia, erpinetik tutu batez luzatzen dena, bertatik likidoak isuri eta beste ontzietara aldatzeko erabiltzen dena.
inbutu
Errege bat tronuan edo agintaritzan dagoen denbora.
erregealdi
Errege edo erregina baten agintaldia.
erreinaldi
Ardura edo eskumen bat beste baten esku uztea eta horren ondorioa.
eskuordetza
Erregearen ordez lurralde bat, bereziki urrutikoa denean, gobernatzen duen agintaria, erregeak berak izendatuta.
erregeorde