Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Ekoizpenerako behar den gai, osagai edo produktua.
input
Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Prostituzioan diharduen emakumea; sexu harremanen trukean ditua eskatzen duen emakumea.
puta
Oihal, paper edo beste gai malgu edo xafla gisako batean, horren bi azalera zati bata bestearen gainean daudenean sortzen den forma.
toles
Zerbait saihesteko disimuluzko jokabidea, konpromisorik gabeko egoera luzatzea bilatzen duena.
toles
Zurikeria edo itxurakeria.
toles
Herrialde edo eskualde bateko hiri nagusia, bereziki gobernuaren egoitza denean.
hiriburu
Legearen azpiko araua, lege batek ezarritakoa garatu eta zehaztu egiten duena.
erregelamendu
Arlo jakin bat erregulatzen duten arauen multzoa.
erregelamendu
Herritarren berdintasuna legeak aplikatzerakoan.
isonomia
Uzkitik indarrez ateratzen den sabeleko haizea, bereziki zaratatsu denean.
puzker
Egiten den ekintza edo lana.
jardun
Hizketa; solasaldia.
jardun
Musika-konposizioak orkestrarako moldatzen dituena.
orkestratzaile
Orkestrarako musika konposatzen duena.
orkestratzaile
Gerturatzen doazen lau alde zuzen dituen zutabe moduko eraikuntza monumentala, piramide batez burutzen dena.
obelisko
Produktuak eskuz edo eskuko tresnak erabiliz egiten dituen langilea, metodo tradizionalak erabiliz eta prozesu edo metodo industrialak garatu gabe.
artisau
Kondearen emaztea.
kondesa
Markesaren azpiko noblezia-titulua duen emakumezkoa.
kondesa
Jarduerak eta prozesuak garatzeko tresna digitalak erabiltzeari ekin.
digitalizatu