Advanced Search
Search Results
11407 total results found
Irudi, argazki edo film batez mintzatuz, zuriz, beltzez eta bitarteko gris guztiez baino azalarazten ez duena.
zuri-beltzeko
Pertsona edo erakunde batzuek baliabide eta lanaren ekarpena eginez helburu jakin batekin sortzen duten elkartea.
baltzu
Baltzu bat osatuz, hots baliabideak eta lana batera jarriz asmo jakin batekin.
baltzuan
Informatikan aditua den pertsona.
informatikari
Informatikako lanak egiten dituen pertsona.
informatikari
Elkarte bateko kideetako bakoitza.
elkartekide
Gupida edo errukirik gabe.
gupidagabeki
Soldata garbi.
soldata likido
Langile baten soldata gordin edo osoari berari ordaintzea dagozkion zerga atxikipenak, kotizazio sozialak eta beste kuota administratiboak kendu ondoren jasotzen duen diru-zenbatekoa.
soldata garbi
Langileak bere lanaren ordainsari moduan jasotzen duen guztirako soldata, horri kendu beharreko kotizazio sozialak eta zerga atxikipenak barne.
soldata gordin
Banaketa estatistiko bat grafikoki irudikatuta, medianatik alde batera luzatzen den muturra beste alderakoa baino luzeagoa zenbateraino den adierazten duen neurri estatistikoa.
alborapen-neurri
Izaki bizidun bati buruz, sexu-organorik ez duena; sexualki ugaltzen ez dena.
asexual
Pertsona bati buruz, inongo sexu-orientaziorik ez duena; desira sexualik ez duena.
asexual
Euskalduna izatearen nolakotasuna.
euskaldungo
Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
sexu
Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
sexu
Afrikako gaiak ikertzen dituen pertsona.
afrikanista
XIX. mendearen bukaeran, Espainiak Afrikan esku hartu eta koloniak ezartzearen alde jardun zuten intelektual eta politikari multzoa.
afrikanista
Delako asmo politikoari dagokiona.
afrikanista
Espainiak Afrikako iparraldean XX. mendearen hasieran burutu zituen kanpaina militarretan lortutako merituengatik maila militar altura heldu ziren militarretako bakoitza.
afrikanista