Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

14166 total results found

Zerbait berezkoa duen bide, neurri edo funtziotik ateratzea.

desbideratze

Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
desbideraketa
Gaztelaniaz
desviación

Aldagai kuantitatibo bakarreko datu-multzo batean, datu bakoitza zentro-neurri batetik batez beste zenbat aldentzen den estimatzen duen edonolako neurria.

desbideratze

Gaztelaniaz
desviación [estadística]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Egurra edo zura ebakitzean hartatik nahi gabe ateratzen diren ziri gisako zati txiki eta luzeetako bakoitza.

ezpal

Gaztelaniaz
astilla
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
zozpal

Bereziki antzekoak diren edo antzeko jokatzen duten pertsonei buruz, haien jatorri bera.

ezpal

Gaztelaniaz
origen [mismo origen cuando dos personas son muy parecidas]
Kategoria gramatikala
izena

Ezpala.

zozpal

Gaztelaniaz
astilla
Kategoria gramatikala
izena
Euskalkia
bizk

Bereziki paletetan jarritako zamak biltegi baten barruan garraiatu eta pilatzeko edota beste ibilgailu batera igo edo handik jaisteko erabiltzen den ibilgailu motorduna.

orga jasotzaile

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
carretilla elevadora
Esparrua
garraioa
Zer
ibilgailuak

Platonen filosofian, mundu sentikorreko objektuak hautematean garatzen den ideien gogorapena.

anamnesi

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
filosofia
Gaztelaniaz
anamnesis [filosofía]
Sinonimoak
erreminiszentzia

Medikuak pazienteari iraganeko eta oraingo osasun-egoerari buruz egiten dion galdeketa, diagnostiko egokia osatze aldera.

anamnesi

Gaztelaniaz
anamnesis [medicina]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Urbanismoa, hots hiriak eta horien antolamendua, landu eta ikertu egiten duen pertsona aditua.

urbanista

Gaztelaniaz
urbanista
Kategoria gramatikala
izena
Zer
lanbideak

Zerbait beste zerbaiti edo norbaiti atxiki edo esleitu edo harekin erlazionatu edo lotzeko ekintza.

atribuzio

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
atribución

Substantzia edo material bat egoera solidotik egoera likidora igarotzeko behar den tenperatura.

fusio-tenperatura

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika
Gaztelaniaz
temperatura de fusión

Zerbait estandar, hots arau edo eredu, bihurtu.

estandartu

Gaztelaniaz
estandarizar
Kategoria gramatikala
izena

Zerbait estandartzeko ekintza, arau edo eredutzat hartzeko.

estandartze

Gaztelaniaz
estandarización
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
estandarketa

Kuttun, gogokoena.

predilekto

Gaztelaniaz
predilecto
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Armada edo milizia batek mendean ez duten lurralde batean egiten duten erasoaldi azkarra, bereziki arpilatu, suntsitu edo bertakoak bahitu edo sarraskitzeko asmoarekin.

razzia

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
razia
Gaztelaniaz
razzia

Besteen ondasunak nagusikeriaz eta indarrez bereganatu.

arpilatu

Kategoria gramatikala
aditza
Gaztelaniaz
saquear

1983tik Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman aukeran eskaintzen den hizkuntza-eredua, euskara komunikazio-hizkuntzatzat hartu eta gaztelera irakasgai huts gisa irakasten duena.

D eredu

Gaztelaniaz
modelo D
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hezkuntza

Hitz, esaldi edo testu bati buruz, hitzez hitz duen esanahi zehatza, horren zentzua edo esanahi sakona bilatu gabe.

literal

Gaztelaniaz
literal
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Diru edo bestelako mesedeen trukean berarekin sexu harremanak izatea eskaintzen duen emakumea.

prostituta

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
prostituta
Sinonimoak
emagaldu
Sinonimoak
puta [gutxiesgarria]
Sinonimoak
urdanga [gutxiesgarria]

Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.

ekuazio linealen sistema

Gaztelaniaz
sistema de ecuaciones lineales
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika