Advanced Search
Search Results
13107 total results found
Zoriz edo ausaz gertatzen dena.
estokastiko
Histograma edo maiztasunak irudikatzen dituen beste edozein grafikotan maiztasunak adierazten dituen lerroa leunduz sortzen den kurba.
maiztasun-kurba
Lan, zerbitzu edo beste zerbait betetzeko zain dauden gizabanako edo bestelako entitateak lehentasun-ordena baten arabera sailkatzen dituen zerrenda.
itxaron-zerrenda
Muturretako batean maiztasun txikiak eta beste muturrean handiak dituen banaketa estatistikoa, ondorioz grafikoki J hizkiaren edo horren alderantzizkoaren itxura maiztasun-kurba bat duena.
J itxurako banaketa
Parametro ezezagun bati buruzko konfiantza-tarte bateko balio minimoa edo maximoa, puntu-estimazio bati konfiantza-mailaren eta errore estandarraren araberako balio bat kenduta edo gehituta.
konfiantza-muga
Ahoskera...
pronuntziazio
Fenomeno edo ekintza aldi berean edo denbora tarte berean gertatzen den puntuak biltzen dituen mapa.
mapa isokrono
Bezeroak eskatutako epean zehar banku-kontu bateko mugimenduen berri ematen duen agiri laburra, bankuak kontuaren titular eta baimenduen esku jartzen duena.
banku-laburpen
Ahaideen multzoa.
ahaideria
Ahaidetasun-harremana.
ahaidego
Organismo bizien nahiz hildako organismo bizidunen ehunen deskonposizio eta transformaziotik sortutako materia, karbono atomoz osaturiko molekulek osaturikoa.
materia organiko
Pertsona edo talde bati buruz, nazismoaren ideologiarekiko begikotasuna, hurbiltasuna edo atxikimendua duena; hedaduraz, haien ideologia eta jarduerei buruz ere esaten da.
filonazi
Edozein formatotan jasotako soinu, ahots eta musika grabazioen bilduma.
fonoteka
Arte-margolanen bilduma eta hura gordetzen duen lekua eta instituzioa.
pinakoteka
Arma zaharrak biltzen dituen museoa.
hoploteka
Animali disekatu edo naturalizatuen edo haien eskeletoen bilduma.
zooteka
Industria Iraultzatik abiarazitako sistema sozioekonomikoa, industrian oinarritua, gizarte modernoen bilakaeraren faktore nagusitzat hartzen dena.
industrialismo
Eraldatu egiten duena edo horretarako ahalmena duena.
eraldatzaile
Gehienbat turismo eta aisialdiarekin loturiko zerbitzuen erreserbak banaketa-kanal ezberdinetatik denbora errealean jaso eta kudeatu egiten dituen sistema telematiko zentralizatua.
erreserba-zentral
Zerbaiten atal edo osagai nagusia.
mamiki