Advanced Search
Search Results
468 total results found
Aukera zenbait irizpide zenbaiten arabera balioesten dituen datu-matrizea.
erabaki-matrize
Erradioari dagokiona.
erradial
Koordenatu-sistema batean, zero edo abiapuntua; kartesiar diagrama batean, ordenatu eta abzisa-ardatzek elkar ebakitzen duten puntua.
jatorri
Sarrera-balio baterako edo batzuetarako irteera-balio bakarra ematen duen funtzio matematikoa.
funtzio eskalar
Bi aldagai edo gehiagoko funtzioetan, (a,b) puntu batera edozein norabidetatik hurbiltzean funtzioa hurbiltzen doan balioa.
limite bikoitz
Aldagai anitzeko funtzio matematiko bati dagokionez, aldagai bakar bati buruz kalkulatzen den deribatua, beste aldagai guztiak konstante atxikiz.
deribatu partzial
Plus zeinuari dagokionez, minus zeinua; edota alderantziz, minus zeinuari dagokionez, plus zeinua.
kontrako zeinu
Zenbait aldiz errepikatzen diren elementuak biltzen dituen multzoa.
multimultzo
Aldagai erreal, konplexu edo bektorialeko funtzio-mota, <i>f(-x)=-f(x)</i> betetzen duena.
funtzio bakoiti
Aldagai erreal, konplexu edo bektorialeko funtzio-mota, <i>f(-x)=f(x)</i> betetzen duena.
funtzio bikoiti
Zenbakiak eta balio ezezagunak edo aldagaiak adierazten dituzten letrak batuketaz, kenketaz, biderketaz, zatiketaz, berreketaz eta beste eragiketez loturik agertzen diren segida finitua.
adierazpen aljebraiko
Adierazpen aljebraiko batean, batuketaz edo kenketaz banandutako gaietako bakoitza.
gai aljebraiko
Gai aljebraiko batean aldagaiak edo ezezagunak eta dagokien berretzaileak biltzen dituen zatia.
zati literal
Balio propio.
autobalio
Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
integral mugatugabe
Integral mugatugabe.
integral mugagabe
Bere balioak tarte erregularretan zehar errepikatzen diren funtzio matematikoa.
funtzio periodiko
Adierazpen aljebraikoen konbinazio finituen bitartez adieraz ezin daitekeen funtzio matematikoa.
funtzio transzendente
Funtzio baten integral mugatuaren kalkulua, bi integrazio-mugek jatorrizko funtzioan hartzen duten balioen kenketaz kalkulatzen duen erregela.
Barrow-en erregela
Funtzio matematiko bat hurbiltzen doan balioa, aldagai independentea balio jakin batera hurbiltzean, balio jakin hori baino txikiagoak edo handiagoak diren balioetatik.
albo-limite