Advanced Search
Search Results
10507 total results found
Bere zentrotik igaroz esfera bat ebakitzen duen plano batek esferaren azaleran sortzen duen zirkulua.
zirkulu maximo
Esfera bat zirkulu maximo batetik ebakita sortzen diren esfera zati bietako bakoitza.
esferaerdi
Funtzio matematiko baten kurba batera gero eta gehiago hurbiltzen doan lerro zuzena, hura inoiz ukitu gabe.
asintota
Kurba baten asintota, urdinez. Kredituak: Cronholm144-Commons
Kaltea edo hondamena dakarren jokabidea.
okerbide
Zirkunferentzia zuzen batek ebakita, alde banatara geratzen diren zirkunferentzia zati bietako bakoitza.
zirkunferentzierdi
Aztergai diren elementu guztiak biltzen dituen multzoa.
multzo unibertsal
Elementurik ez duen multzoa.
multzo huts
Multzo boreldar.
Borel-en multzo
Espazio topologiko baten tarte ireki batetik (adibidez, zenbaki errealekin osaturiko tarte ireki batetik) osaketaz, bilketaz edo ebaketaz eratortzen den edozein multzo.
multzo boreldar
Multzo bateko zatiekin osatuko multzoa, multzo itxia dena osaketaz, bilketaz nahiz ebaketaz.
sigma-aljebra
Muga-balioak barne hartzen dituen multzoa, tarte gisa definitzen dena.
multzo itxi
Bere elementuei eragiketa bat edo batzuk aplikaturik, horren emaitzak ere biltzen dituen multzoa.
multzo itxi
Eraikuntzarako elementu konplexuak ekoizpen-prozesu industrial batean ekoitzi eta eraikuntza-tokian bertan txertatzeko tekniken multzoa.
aurrefabrikazio
Senitartekoen arteko gatazkak haien artean konpondu.
trapu zikinak etxean garbitu
Estuasun.
estukuntza
Eremu jakin baten hornidura elektrikorako instalakuntza, beste instalakuntza nagusi baten atala dena.
azpiestazio elektriko
Trapu zikinak etxean garbitu.
trapu zaharrak etxean garbitu
Urtarrilean gertatu ohi den prezioen igoera nabarmena, urte berriarekin batera enpresek euren produktu eta zerbitzuen prezioak eguneratzeagatik.
urtarrileko aldapa
Ezkontzagatik pertsona baten senitarteko bilakatu den pertsona, hala nola koinatu-koinatak eta aita-amaginarrebak.
ezkonsenide
Norbaiti buruz, haren aitaren edo amaren anaia edo arrebaren semea edo alaba, partikularki semea.
lehengusu