Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Ordenagailu batean, datuak bertan grabatu edo kopiatu eta bertatik irakurtzeko erabiltzen den gailuetako bakoitza, hala nola disko gogorra eta USB memoria.
disko-unitate
Ur azpian murgildu eta bertan ibiltzeko erabiltzen den soinekoa, kasko batez hornitua.
eskafandra
Otarre edo saskiak egiten dituen pertsona.
otarregile
Otarregile.
otargile
Eraztun itxurako muskulua, hodi edo barrunbe itxurako organoak zabaldu eta ixteko funtzioa duena.
esfinter
Beriloaren familiako minerala, berde kolorekoa, oso gogorra, eta bitxigintzan maiz erabiltzen dena.
esmeralda
Mineral horretatik egindako harribitxia.
esmeralda
Figura geometriko batean ondokoak ez diren erpinak lotzen dituen zuzenkia.
diagonal
Ekosistema multzo homogeneoa, haietako ezaugarri klimatiko eta fisikoek eta bertan harremanetan diren espezie bizidunek definitua.
bioma
Hain txikiak izateagatik, gizakiaren begiez ikus ezin diren eta beraz mikroskopioz antzematen diren izaki biziduna.
mikroorganismo
Unibertsitate batek toki batean batean biltzen dituen fakultate, ikastetxe, institutu, ikerketa-zentro eta egoitzen multzoa.
campus
Pertsona baten ikasketak, trebakuntza eta ibilbide profesionala biltzen dituen txostena, bereziki lanpostu edo kargu baterako hautagai gisa aurkezten denerako prestatzen dena.
curriculum vitae
Croissant, ilgora formako hostopil gozoa.
kruasan
Hostorez, irin eta gurinezko orearekin alegia, egin eta labekatuta xafla fin ugariz osaturiko opila.
hostopil
Osasun kalte bati buruz, medikuek agindutako tratamenduaren ondorioz sorrarazitakoa.
iatrogeno
Testu batean, idatzizko lerroa.
idazlerro
Izozmendi.
iceberg
Idazki baten izenburua.
idazpuru
Gutun-orri ofizialetan inprimaturik agertu ohi den testua, bidaltzailearen izena, kargua edo enpresa azaltzen duena, beste informazio batzuekin batera.
idazpuru
Idazpuru.
idazburu