Advanced Search
Search Results
11407 total results found
Bi gauza aldi berean edo batera gertatzen direneko egoera.
aldiberekotasun
Jasan daitekeena.
jasangarri
Iraunkorra.
jasangarri
Ingurune fisiko jakin batek eta bertan bizi eta garatu egiten diren izaki bizidun guztiek haien arteko harremanekin batera osatzen duten multzoa.
ekosistema
Ingurune baten eta bertan bizi diren izaki bizidun guztien arteko harremanak ikertzen dituen zientzia.
ekologia
Ingurune baten eta bertan bizi diren izaki bizidunen babesa.
ekologia
Mendean dagoena.
mendeko
Perpaus bati buruz, beste perpaus bat osatzen duena.
mendeko
Mendeko edo mendean dagoenaren nolakotasuna.
mendekotasun
Perpausen arteko harremanei buruz, perpaus bat edo batzuek beste perpaus nagusi baten osagai moduan jokatzen duten egoera.
mendekotasun
Digestioa eginda, uzkitik kanporatzen diren janarien hondakinen multzoa.
kaka
Baliorik eskaseko gauza.
kaka
Ustekabean gertatutako gauza txar batengatik haserrea edo egonezina adierazteko.
kaka zaharra
Ustekabean espero den gauza txarra adierazteko.
kaka
100 metroko luzera-unitatea.
hektometro
Erosi berri den zerbait estrenatzerakoan, horri probetxua aterako zaiola opatzeko.
osasunez urratu
Osasunez urratu.
osasunarekin urratu
Adierazteko ekintza eta horren emaitza.
adierazpen
Hizkuntza baliatuz, ahoz edo idatziz komunikatzen dena.
adierazpen
Edozein bitarteko erabiliz egiten den sorkuntza, zerbait adierazi edo komunikatzea helburua duena.
adierazpen