Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Pertsona bati buruz, haren bulego berean lan egiten duten beste pertsonetako bakoitza.
bulegokide
Izapide bat burutzeko bulegoetan egiten dituzten eskakizun ugari eta hutsalen multzoa.
bulegokeria
Bulegoko lan ziztrin eta aspergarrietan aritzen den pertsona.
bulegokume
Arratsean eguzkia sartzen den zeruaren aldea; delako aldeak markatzen duen norabidea.
sartalde
Bat-batean.
bet-betan
Zerbaiti edo norbaiti aintza, laudorio edo goraipamena eman.
aintzatu
Aintzatu.
aintzaldu
Betea edo bikaina denaren nolakotasuna.
betegintzarre
Karbono hidratoak, hala nola azukrea eta almidoiak, azido, alkohol eta karbono dioxido bihurtzen dituen prozesua, onddo, legami eta bakteria jakinen eraginez oxigenorik gabeko ingurunean.
hartzidura
Bulego batean lan egiten duen pertsona.
bulegari
Bulegoko lan eta arduren multzoa; bulegarien lana.
bulegaritza
Besteak beste zerbait astintzean, hartan gertatzen diren mugimendu txiki eta azkarren segida.
dardara
Dardara.
dardarizo
Hotza sorrarazten duen gailua; gauzak hotzean mantendu egiten dituen gailu edo ontzia.
hozkailu
Toki haizetsua.
haize-begi
Egurastutako tokia.
haize-begi
Toki bati buruz, haize handia izaten dena.
haizetsu
Harroa, handiustea.
haizetsu
Janariez mintzatuz, puzkerrak sorrarazten dituena.
haizetsu
Pertsonez mnitzatuz, puzker asko botatzen dituena.
haizetsu