Advanced Search
Search Results
13116 total results found
Hitz neurtuz abesten den pieza musikal laburra.
abesti
Abiatze edo hasiera.
abiadura
Agintaritza politikoa militar talde baten esku dagoen estatua, haien erabakien mendean eta demokraziarik gabe.
diktadura militar
Lan edo beste jarduera batean abila edo trebea denaren gaitasuna.
abilezia
Normala baino azkarragoa den bihotz-taupaden maiztasuna.
takikardia
Marka eta etiketarik gabe merkaturatzen den ardoa.
ardo generiko
Itsasoan eta ibai edo aintzira batean, lehorra uretatik mugatzen duen lerroa edo zerrenda.
urertz
Haserrea edo egonezina adierazteko.
txakurraren putza
Ustekabean gertatutako gauza txar batengatik haserrea edo egonezina adierazteko.
kaka zaharra
Gogo txarrez onartu beharreko zerbait (gizon bati) adierazteko.
harrapa ezak
Gogo txarrez onartu beharreko zerbait (emakume bati) adierazteko.
harrapa ezan
Talde bati zuzendurik, gogo txarrez onartu beharreko zerbait adierazteko.
harrapa ezazue
Partikular, enpresa edo erakunde batek bidaltzen dituen gutunetako gainaldean inprimaturik agertzen den haren izena eta logoa.
idazpuru
Gobernuaren ekimenez legebiltzarrera aurkezten den lege-egitasmoa.
lege-proiektu
Espainiako sistema politikoan, Kongresuak, Senatuak, komunitate autonomo batek edo 500.000 mila hiritarrek bultzaturiko lege-ekimena.
lege-proposamen
Soinu apal jarraitua.
burrunba
Arauak eratu eta ezarri egiten dituena.
arauemaile
Pertsona batek jasan ezbehar edo kaltea merezita duela adierazteko.
izorra hadi
Gose bizia adierazteko.
hau tripa-zorria
Amildegia, sakonunea.
troka