Advanced Search
Search Results
13130 total results found
Foeniculum vulgare izen zientifikoa duen landare aromatiko jangarria, unbela gisako infloreszentzia duena.
mihilu
Pertsona bati buruz, bereziki sentikorra edo oso arduratsua dena.
kilikabera
Haizearen batez besteko abiadura berdina duten puntuak lotzen dituen kurba geografikoa.
isanemona
Ikuskizun musikal-dramatikoetarako gidoiak, libretoak alegia, idazten dituen pertsona.
libretista
Luzera bereko bi alde dituen poligonoa.
isoszele
Ura edo beste isurkari bat jaso, bideratu eta beste norabait garraiatzeko naturalki edo artifizialki sortutako bide edo konduktua.
hustubide
Material-masa bat malda handiko pendiza batetik erortzean, malda txikiko azalera lau batera heltzean sortzen den metaketa, kono itxurakoa.
deiekzio-kono
Eskualde lehorretan euri-jasa handietako urak jasotzen dituen ibilgua, erdian ubide estua baina alde banatara ertz lau zabalak dituena.
euri-bide
Bi aldagai lotzen dituen y=a+bx zuzen erako funtzio matematikoa.
erlazio lineal
Adar txiki moztua, egur gisa erabiltzen dena.
adaki
Bi punturen arteko bideari eta distantziari buruz, lerro zuzen bati jarraiki, zeharbide edo bihurgunerik gabe.
lerro zuzenean
Jendartean arazoak, liskarrak eta istiluak sorrarazten dituena.
bazter-nahasle
Intzestua, adiera gaitzesgarrian.
ahaidekeria
Lau aldeko poligonoa.
lauki
Lau aldeko poligonoa.
koadrilatero
Lau aldeko poligonoa.
tetragono
Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak ikertu eta tratatzen dituen psikiatriaren arloa.
pedopsikiatria
Gai jakin bati buruzko azalpen zabala egiten duen txosten edo gida.
liburu zuri
Gertakari bati buruz, askeago edo lasaiago sentitzen laguntzen duena.
askatzaile
Pertsona edo talde bati buruz, preso zegoena edo zapaldurik bizi zena askatu duena.
askatzaile