Advanced Search
Search Results
11427 total results found
Hotza sorrarazten duen gailua; gauzak hotzean mantendu egiten dituen gailu edo ontzia.
hozkailu
Toki haizetsua.
haize-begi
Egurastutako tokia.
haize-begi
Toki bati buruz, haize handia izaten dena.
haizetsu
Harroa, handiustea.
haizetsu
Janariez mintzatuz, puzkerrak sorrarazten dituena.
haizetsu
Pertsonez mnitzatuz, puzker asko botatzen dituena.
haizetsu
Eguraldiari buruz, haize handi edo bizikoa.
haizetsu
Hodei-multzo gutxi gorabehera trinkoa.
hodeigune
Tabernetan, pintxo eta edari banaren eskaintza eta hartzea, maiz ohi baino prezio merkeagoan, egun eta ordu berezietan egiten dena.
pintxopote
Delako eskaintza egiten den garaia eta tokia eta horren inguruko giro eta ospakizuna.
pintxopote
Pintxopote.
pintxo-pote
Sahara basamortuko herrialde batzuetan sakabanaturik bizimodu nomada eta tradizionalki abeltzaintzaren inguruan duen etnia berberea.
tuareg
Zigortuak urkatzen diren lekua.
urkabe
Urkatuta hiltzeko zigorra.
urkabe
Irribarrea, bereziki ironiko edo faltsua denean.
irkaitz
Zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa duen eta beraz unitatea baino txikiagoak den zatikia.
zatiki propio
Aldaratzeko ekintza eta horren ondorioa.
aldarapen
Bi gorputz edo partikula elkarrengandik aldentzea.
aldarapen
Gauza bi edo gehiago elkartu, batu edo lotzeko prozesua eta horren emaitza.
elkarkuntza