Advanced Search
Search Results
11465 total results found
Zerbait sakratu bihurtu edo kontsideratzea.
sakralizazio
Estatuaren kudeaketa eta administrazioaren hainbat arlo herri, erregio eta bestelako entitate politikoen esku uzten duen estatua, aginte zentralaren eskumenak ahalik eta gehien murriztuz.
estatu deszentralizatu
Herritar guztien mesederako edo haiek erabiltzeko dagoena.
publiko
Estatuko administrazioei dagokiena.
publiko
Esparru batean, denek dakitena.
publiko
Ikuskizun edo ekitaldi batean ikusle edo entzule diren pertsona guztien multzoa.
publiko
Interes berdinak edo antzekoak dituen jende-multzoa.
publiko
Ortuan edo baratzean elikagai gisa landatu, laboratu eta bildu egiten diren landare, tuberkulu eta fruituak.
ortuari
Oroimen edo gogoa.
gomuta
Elkarren segindan jarritako gauzen zerrenda.
lerro
Ikur edo letren segida horizontaletako bakoitza.
lerro
Saila, maila.
lerro
Errepideetan markatzen diren marra luze jarraitu edo ez-jarraituetako bakoitza.
lerro
Dimentsio bakarra duen objektu geometriko jarraitua.
lerro
Abiapuntu eta helmuga berdinak dituen lerro geometrikoa.
lerro itxi
Bere ibilbide osoan norabide berean doan lerroa.
lerro zuzen
Aljeriako Kabilia eskualdeko herritarra, non gehienak berbere etniakoak diren.
kabiliar
Soinean eramaten den gauza txikia, naturaz gaindiko efektu gisa ustez zoritxarretik babesten duena.
kutun
Pertsona jakin batentzat maitea edo begikoa den gauza edo pertsona.
kutun
Orratzak eta jostorratzak iltzaturik gordetzeko kuxin ñimiñoa.
kutun