Advanced Search
Search Results
9977 total results found
Planeta batean gertatzen den batez besteko tenperaturaren igoera aldi luze batean zehar.
berotze global
Kudeatu, gidatu, administratu, antolatu edo koordinatu egiten duen pertsona.
kudeatzaile
Abendu.
lotazil
Tanta txiki-txikiz erortzen den euria.
zirimiri
Oparitu.
erregalatu
Zerbaitek onera egiten duen aldia.
ontaldi
Egiteko lan askorekin.
galtzak bete lan
Oso lanpetuta egin.
galtzak bete lan ibili
Herrialde edo eskualde bateko Barne Produktu Gordina zati biztanleria eginez kalkulatzen den adierazle ekonomikoa, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta adierazten duena.
per capita errenta
Sobietar Batasunean botere eta pribilegio handiak izan zituen elite politiko eta burokratikoa.
nomenklatura
Banaketa batean, datu kuantitatiboak ordenaturik, guztirako bat bi zati berdinetan banatzen duen datuaren balioa.
mediala
Biztanleriaren banaketa espazioan zehar aztertzen duen demografiaren adarra.
geodemografia
Erpina eta alde bat partekatzen duten angelu bietako bakoitza.
ondoz ondoko angelu
Irudia: ADB eta ADC ondoz ondoko angeluak dira.
Banaketa batean balio jakinetatik harago dauden muturreko datuei balio jakin horiek esleitu, muturretako datu horiek estatistikoen kalkuluan eragin dezaketen distortsioa saiheste aldera.
winsorizatu
Mapa, plano edo maketa batean, irudikatzen den objektuaren benetako tamainaren eta horren irudiaren tamainaren arteko erlazioa.
eskala
Likidotik gaserako fase-aldaketarako behar den likidoaren tenperatura, non likidoaren lurrun-presioa inguruneko aire-presioarekin berdintzen den.
irakite-puntu
Hizkuntza bateko hitzak edo esamoldeak, batzuetan jakintza-arlo bati buruzkoak, jasotzen dituen zerrenda, alfabetikoki ordenatua, horien definizioak edo itzulpenak jasotzen dituena.
hiztegi
Langabetuen kopurua zati biztanleria aktiboa kalkulatuz eratzen den adierazle ekonomikoa, lanik gabe eta lan bila dauden pertsonen portzentajea adierazten duena.
langabezia-tasa
Zibernetika edo sistema teknologikoen kontrol- eta erregulazio-teknikei dagokiena.
zibernetiko
Ordenagailuz sortu edo kudeatu egiten dena.
zibernetiko