Advanced Search
Search Results
468 total results found
Haztapen edo garrantzi ezberdina duten irizpide zenbaiten arabera, aukera zenbait balioesten dituen matrizea.
erabaki-matrize haztatu
Segidako deribatu.
maila handiagoko deribatu
Segidako deribatu.
ordena handiagoko deribatu
Funtzio bat behin eta berriz deribatuz sortzen den funtzioetako bakoitza.
segidako deribatu
Funtzio baten deribatuaren deribatuaren deribatua.
hirugarren deribatu
Funtzio baten funtzio deribatuaren deribatua.
bigarren deribatu
Aldagai independentea edozein puntutan gehitzean, haren funtzio matematikoaren malda edo gehikuntza erlatiboa ematen duen funtzioa.
deribatu-funtzio
Deribatu-funtzio.
funtzio deribatu
Funtzioen segida batez mintzatuz, funtzioak bere osotasunean limitea den funtzio batera hurbiltzeko era, konbergentzia puntuala baino baldintza zorrotzagoak ezartzen dituena.
konbergentzia uniforme
Bi multzoren arteko erlazioa, non abiaburu multzoko elementu orori helburu multzoko elementu bakar bat dagokion, bereziki multzo horiek zenbakizkoak direnean.
funtzio
Bi magnituderen arteko erlazio matematikoa, non magnitude bateko balioa bestearen mendean dagoen.
funtzio matematiko
Funtzio matematiko.
zenbakizko funtzio
Irudi-multzoko elementuak zenbaki errealak diren funtzio matematikoa.
funtzio erreal
Izate-eremuko elementuak zenbaki errealak diren funtzio matematikoa.
aldagai errealeko funtzio
Triangelu bateko aldeak angelu baten neurriaren bitartez kalkulatzen dituen funtzio matematikoa.
funtzio trigonometriko
<i>f(x)=exp(-x<sup>2</sup>)</i> oinarrizko adierazpena duen edonolako funtzio matematikoa, besteak beste banaketa normalaren dentsitate-funtzioa eratzeko baliatzen dena.
funtzio gausstar
Beste multzo baten partea den edo horren barruan dagoen elementu edo azpimultzoaren ezaugarria.
partekotasun
A multzo baten barruan dagoen B multzo batez mintzatuz, B multzoko elementu oro A multzoko elementu berdinarekin lotzen duen funtzio edo aplikazioa.
partekotasun-funtzio
f(x)=x funtzio matematikoa, x balio erreal bati balio hori bera esleitzen diona.
identitate-funtzio
Zuzenaren Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio orokor