Advanced Search
Search Results
2533 total results found
Ausazko esperimentu bateko emaitzei zenbaki bana esleitzen dien aldagaia.
ausazko aldagai
Batezbesteko bat kalkulatzerakoan, datuei ponderazio, haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen duen formula eta horren emaitza.
batezbesteko ponderatu
Bereziki animaliei buruz, denetarik jaten elikatzen dena.
orojale
Hil eta gero arima beste gorputz bizidun batera aldatzea.
errenkarnazio
Higuina, nazka, asperdura edo gorrotoa eragiten duena.
higuingarri
Etorkizunerako; etorkizunean izango dena edo izan daitekeena aintzat hartuz.
aurrera begira
Maila berean jarri.
galgatu
Zerbaiten abiadura moteldu.
galgatu
Osasuna kirol taldearekiko zaletasuna; delako zaleen taldea.
osasunismo
Osasuna futbol taldearekiko zaletasuna; delako taldearekiko zaletuen taldea.
osasunzaletasun
Zenbaki osoen multzo baterako, zenbaki guzti horien zenbaki multiploak diren zenbaki guztietan txikiena, bereziki zatikien arteko batuketa eta kenketetan erabiltzen dena.
multiplo komunetako txikien
Lanpostu edo kargu bat betetzeko, aintzat hautagaien merezimenduak edo lorpen indibidualak baino kontuan hartzen ez dituen deialdi ireki eta publikoa.
merezimendu-lehiaketa
Gizakiei buruz, abereen izaera basatia duena.
aberekoi
Zenbakia.
zbki.
Animalia handia eta izugarria.
aberetzar
Zerbaiten funtzionamendu egokia eragozten duen akatsa.
aberia
Txekeak biltzen dituen koaderno txikia.
taloitegi
Ikertzaileak aurrez dituen intentzio edo asmoen arabera egiten den laginketa ez-probabilistikoa.
intentziozko laginketa
Bozketa batean, boto-emaileak botoa zein hautagai, alderdi edo aukerari ematen dion adierazteko erabiltzen den orria, gehienetan hautetsontzi batean sartuz.
boto-txartel
Bozketa batean, hautagai, alderdi edo aukera bakoitza adierazten duen txartela, hura hautetsontzian sartuz botoa emateko erabiltzen dena.
boto-paper