Advanced Search
Search Results
11465 total results found
Helburu ideal eta utopikoak dituen eta horren arabera jokatzen duen pertsona.
idealista
Idealismo izeneko korronte filosofoari dagokiona.
idealista
Idealismoaren jarraitzailea.
idealista
Zerbait gutxi gorabehera sumatu edo hauteman.
barruntatu
Maroko iparraldeko kostaldeko hiria, Gibraltarko itsasartean.
Tanger
Mediterraneo eta Atlantiko itsasoetako urak banatzen dituen itsasarte estua, Mediterraneoko mendebaldean, Maroko, hegoaldean, eta Espainia, iparraldean, banatzen dituena.
Gibraltarko itsasarte
Zerbaiti egiten zaion begiratu azkarra.
bistadizo
Zerbait begiratzeko ekintza.
begiraldi
Itsasoan edo ibaian, uraren korrontearen mendean.
jitoan
Itsasontzien gainean ontzigaina inguratuz egoten den eskudel edo hesi goratu modukoa, pertsonak eta gauzak uretara ez erortzeko.
karel
Txertatzeko ekintza eta horren ondorioa.
txertaketa
Izaki bizidun bati txertoa edo immunitatea hobetzeko organismoarengan antigorputzak sorrarazten dituen substantzia inokulatu edo organismora sartzea.
txertaketa
Landare edo zuhaitz bati bere espezieko edo beste espezie bateragarri bateko kimu bat eranstea, bi landareetako ezaugarriak bateratu eta espezimen hobea lortze aldera.
txertaketa
Beste baten edo batzuen berdina denaren nolakotasuna.
berdintasun
Gizartean, pertsonak diskriminaziorik gabe era berean tratatu egiten diren eta aukera berdinak dituzten egoera.
berdintasun
Deabruari dagokion ekintza, fenomenoa edo gauza.
deabrukeria
Gaiztakeria, bihurrikeria.
deabrukeria
Deabruaren jarraitzailea edo hura begiko duena; deabrua gurtzen duena.
deabruzale
Ekintza edo jokabide bat egiten ez utzi, gehienetan aginduta edo legeak ezarrita.
debekatu
Debekatzeko ekintza eta horren ondorioa.
debeku