Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

7561 total results found

Errefuxiatuak, hots, gerra edo bestelako hondamendietatik ihesi dabiltzan pertsonak eta haien familiak jasotzen dituen kanpamentu gisako gunea, aldi baterako bizitoki gisa erabilia.

errefuxiatu-eremu

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
campo de refugiados

Eskariaren gehikuntzak, eskaintzak behar bezala betetzen ez duenak, eragindako prezioen igoera iraunkorra.

eskari-inflazio

Gaztelaniaz
inflación de demanda
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekonomia

Cetacea itsas ugaztunen azpiordenako animalietako bat, balea baino txikiagoa, gorputz fusiformea, igeri azkar egiteko egokia, eta mutur luzea dituena.

izurde

Gaztelaniaz
delfín
Kategoria gramatikala
izena
Zer
animaliak

Irinez, gatez eta urez egindak orea legamiarekin altxatuz eta labe batean errez eskuratzen den jangaia.

ogi

Gaztelaniaz
pan
Kategoria gramatikala
izena
Zer
janariak

Delako oretik labera sartu eta ondoren jateko prest eskuratzen den zatietako bakoitza.

ogi

Gaztelaniaz
pan [pieza]
Kategoria gramatikala
izena

Bizitzeko behar den jatekoa.

ogi

Esparrua
irudizkoa
Sinonimoak
hazkurri
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
pan [de cada día]

Gari.

ogi

Esparrua
aldaera
Euskalkia
ipar
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
trigo

Egoera edo jarduera baten ikuskapena, behar bezala garatu dela egiaztatzeko.

auditoretza

Gaztelaniaz
auditoría
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa

Partikularzki, enpresa edo erakunde baten urteko kontuen eta haien kontabilitatearen ikuskapena, legeriarekin eta beste irizpide batzuekin bat datorren egiaztatzeko.

auditoretza

Gaztelaniaz
auditoría [contable]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
enpresa
Sinonimoak
kontu-ikuskaritza

Historiako aldi jakin batean herrialde edo eskualde batean, populazioan gertatzen den aldaketa sakona.

iraultza demografiko

Sinonimoak
trantsizio demografiko
Gaztelaniaz
revolución demográfica
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
demografia

Bezeroek ordainsari baten trukean edo segurtasunagatik bertan gordetzen duten diru-gordailuetatik eta bestelako iturrietatik, interesak kobratuz finantzazioa eskaintzen duen erakundea.

banku

Gaztelaniaz
banco [entidad financiera]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
finantzak

Pertsona batzuk elkarren ondoan esertzeko altzari zurruna, maiz han-hemenka kale eta plazetan aurkitzen dena.

banku

Gaztelaniaz
banco [asiento]
Kategoria gramatikala
izena
Zer
altzariak

Itsaso, ibai eta aintziren sakonetik altxatzen den goragunea, ontzien nabigazioa oztopatzen duena.

banku

Gaztelaniaz
banco [geografía]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geografia

Ibai batek eragindako higaduraz eta sedimentazioz eraturiko haran edo luzetarako sakonunea.

ibai-haran

Gaztelaniaz
valle fluvial
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geografia

Lurrazalean gertatzen den materialen higadura-prozesua, kanpoko eragileen eraginez.

abrasio

Gaztelaniaz
abrasión
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geologia

Partikularzki, espezie biologiko batez mintzatuz, bizi den ekosistema berezkoa duena.

autoktono

Gaztelaniaz
autóctono [especie]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
biologia

Estatu bateko lurralde osoan ofizialtzat hartzen diren hizkuntzetako bakoitza.

estatu-hizkuntza

Gaztelaniaz
lengua de estado
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Errusiako asanblea edo ganbera legegilea.

duma

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
duma
Esparrua
historia

Salgaiak kopuru txikietan banatuz egiten den salmenta.

txikizkako salmenta

Gaztelaniaz
venta al por menor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
merkataritza

Salgaiak azken kontsumitzaileari kopuru txikietan saltzeko jarduera.

txikizkako merkataritza

Gaztelaniaz
comercio al por menor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
merkataritza