Advanced Search
Search Results
11539 total results found
Konstituzioak ezartzen duenarekin bat datorrena.
konstituzional
Haren elementuak edo unitateak banan-banan zerrendatu daitezkeen populazio estatistikoa.
populazio finitu
Baden, izan den edo izan daitekeen edozein entitate, bereziki bizigabea, fisikoa nahiz ez-fisikoa.
gauza
Enpresa txiki eta ertaina, enpresak sailkatzeko kategoria, langile kopuru eta negozio-bolumen txikiak dituena.
ETE
Komunismoaren edo komunisten aurkakoa.
antikomunista
Samina eragin dezakeen jokabidea izan; irainak edo laidoak bota.
ofenditu
Ondasun bat alokairuan edo erretan hartzen duena.
alokatzaile
Ondasun bat alokatu edo errentan eman egiten duena.
alokatzaile
Prestakin likido sendagarria, maiz belar, landare eta fruituekin egindakoa eta alkoholduna.
elixir
Edabe gisako erremedio magikoa.
elixir
Su ondoko lekua, non gauzak berotu egiten diren.
sutantz
Triste eta atsekabeturik dagoenaren egoera.
pozgabetasun
Garaiera txikiko mendia, tontor zabalekoa.
muino
Ur geldiko ibai zatia.
urlo
Iradokitzaile, iradokor.
sujerente
Erdi Aroko Iberiar Penintsulan, kristau erresumek konkistatutako Al-Andaluseko lurraldeetan ordaindu beharreko zerga baten trukean erlijio musulmana praktikatzen uzten zitzaion pertsona.
mudejar
Delako pertsonari dagokiona.
mudejar
Erresuma kristauek konkistatutako Al-Andaluseko lurraldeetan, islamiar arte eta arkitekturako elementuak atxiki eta kristau elementuekin bateratzen zituen arkitektura-mota; horri dagokiona.
mudejar
Esklaboa denaren egoera edo nolakotasuna.
esklabotza
Hitz, esamolde edo esaldi bati buruz, esanahi bat baino gehiago duena.
polisemiko