Advanced Search
Search Results
10513 total results found
Zerbait arrisku jakinetatik babesteko aseguru-kontratua egin.
aseguratu
Aseguru-kontratu batez arrisku jakinen aurka babesten den pertsona, kontingentzia gertatuz gero kalte-ordaina jasoko duena.
aseguratu
Aseguru-kontratu batean, kontingentzia bat gertatuz gero, kalte-ordaina ordaintzera konprometitzen den pertsona edo entitatea.
aseguratzaile
Legeak proposatu eta onartzeko boterea eta gobernuaren kontrolaren eskumena duen erakunde politikoa, herritarren borondatea ordezkatzen duten hautetsiek osatua.
legebiltzar
Intsektu, onddo edo mikroorganismoen zabalkuntza masiboa lursail, soro eta basoetan; zabalkuntza horrek eragindako kaltea.
izurrite
Lurralde bateko gizaki edo beste izaki bizidun batzuen zati handi bat garai berean erasaten dituen gaixotasun kutsakorraren zabalkuntza.
izurrite
Bereziki, Yersin-en baziloak eragindako gaixotasunaren zabalkuntza.
izurrite
Yersin-en baziloak eragindako eritasuna.
izurri
Zerbaiten ugaritasun kaltegarria.
izurri
Zerbaiten ugaritasun kaltegarri edo gaitzesgarria.
izurrite
Toki bateko lursailak, soroak eta basoak erasaten dituen intsektu, landare edo onddoen ugaritasun kaltegarria.
izurri
Gizakiak edo beste izaki bizidunak erasaten dituen gaitz kutsakor baten zabalkuntza masiboa.
izurri
Mundu osoan edo eskualde zabal batean garai batez gertatzen den gaixotasun kutsakor baten zabalkuntza.
pandemia
Garapen ekonomiko eskaseko herrialdea, ekoizpen-ahalmen urria eta errenta per capita txikia dituena.
herrialde azpigaratu
Lurra landu eta laboreak hazteko erabiltzen den lursaila.
laborantza
Lurra landu eta laboreak haztea.
laborantza
Landareei buruz, urtebete baino gehiago bizi dena.
bizikor
Paperean inprimatutako diru fiduziarioa, bere erabilgarritasuna eta balioa hura jaulki duen pertsona edo erakundearekiko konfiantzan edo agintaritzan datzana.
diru-paper
Eguna joan eta eguna etorri.
eguna joan eguna etorri
Egunak joan eta egunak etorri.
egunak joan egunak etorri