Advanced Search
Search Results
9980 total results found
Giza ezpeziearen eboluzio biologikoko prozesua, primateengandik abiatzen dena.
hominizazio
Atsotitza, esaera zaharra.
errefrau
Antzezlan eta filmetan, eszenatokian garatu beharreko ekintzak, mugimenduak eta efektuak zuzentzen dituena, zuzendariaren agindupean.
errejidore
Udalbatza bateko kidea, dela alkate, dela zinegotzi.
errejidore
Bigarren hizkuntza bat ulertu baina modu egokian mintzatzeko gai ez den pertsona.
elebidun pasibo
Bi hizkuntzetan ulertu eta mintzatzeko gai pertsona.
elebidun aktibo
Dokumento ofizial batzuetan zerga edo tasa ordaindu izanaren egiaztagarritzat hartzen den zigilu edo paper-zatia.
poliza
Aseguru-kontratu, kreditu edo finantza-kontratu edo transakzio baten egiaztagiria; hedaduraz, delako kontratu edo transakzioa.
poliza
Finantza-entitate batek bezero bati kreditu-lerro edo kontratu bat onartu izanaren agiria; delako kreditu-kontratu edo kreditu-lerroa.
kreditu-poliza
Tronko edo ahaidetasun-harreman nagusiari dagokiona.
tronkalitate
Hezkuntza-ziklo bakoitzean, administrazio zentralak horren eduki eta ebaluazioari buruz arautu egiten dituen irakasgai derrigorrezko eta nagusia.
irakasgai tronkal
Pertsona bera babesten duten aseguruetako bakoitza, hala nola osasun-asegurua eta bizi-asegurua.
aseguru pertsonal
Pertsona jakin baten heriotza gertatuz gero prestazioa edo kalte-ordaina ziurtatzen duen asegurua.
bizi-aseguru
Bizi-aseguru.
bizitza-aseguru
Espainian, erkidego autonomoetako lege nagusia, erkidego autonomoaren eskumenak zehazten dituena.
autonomia-estatutu
Zerbait arrisku jakinetatik babesteko aseguru-kontratua egin.
aseguratu
Aseguru-kontratu batez arrisku jakinen aurka babesten den pertsona, kontingentzia gertatuz gero kalte-ordaina jasoko duena.
aseguratu
Aseguru-kontratu batean, kontingentzia bat gertatuz gero, kalte-ordaina ordaintzera konprometitzen den pertsona edo entitatea.
aseguratzaile
Legeak proposatu eta onartzeko boterea eta gobernuaren kontrolaren eskumena duen erakunde politikoa, herritarren borondatea ordezkatzen duten hautetsiek osatua.
legebiltzar
Intsektu, onddo edo mikroorganismoen zabalkuntza masiboa lursail, soro eta basoetan; zabalkuntza horrek eragindako kaltea.
izurrite