Advanced Search
Search Results
9982 total results found
Abere baten odola beste zenbait osagairekin egosiz eginiko hestebetea.
odolki
Trebakuntza.
formazio
Gudari edo pertsona-talde baten banaketa ordenatua espazioan.
formazio
Konposatu bat sintesiz beste konposatu kimiko batzuetatik sortzea.
formazio
Begitan hartu.
begietan hartu
Bateria multzo batetik hornitutako elektrizitatez mugitzen den autoa.
auto elektriko
Fundamenturik ez; ganorarik ez.
ez buru ez buztan
Beroa energia mekaniko bihurtzen duen motorra.
motor termiko
Ideologia itxi batean oinarrituta eta herritaren askatasunaren aurka, gizartearen erabateko kontrola garatzen duen estatua.
erregimen totalitario
Erregimen totalitario.
estatu totalitario
Janari likido eta bigunak ahora eramateko eskuko tresna, kirten baten buruan xafla txiki ahur bat duena.
koilara
Ardiaren ilearekin egindako haria eta ehuna.
artile
Ekonomia batean, unitate, eragiketa edo egoera ekonomiko guztiak agregatuz edo batuz sortzen den magnitudea, hala nola Barne Produktu Gordina edo langabetuen kopurua.
agregatu makroekonomiko
Oihal bateko ertza, oihalaren barnealdea baino lodiagoa izaten dena.
mendel
Pobrezia, behartasuna.
gabezia
Nafar leinu zaharraren jarraitzailea, Erdi Aroan Joan II.a Aragoikoaren alde egin zutenak, beaumontarren leinuaren eta Gaztelako erresumak Nafarroa bereganatzearen aurka.
agaramontar
Agaramontar.
agaramondar
Izakinen bolumena une oro kontrolatzen dituen inbentarioa, sarrerak eta irteerak denbora errealean jasoz eta erregistratuz.
etengabeko inbentario
Aditz-denborari buruz, burutu ez den edota hasiera eta bukaera jakinak ez dituen ekintza adierazten duena.
burutugabe
Amaiera-data jakinik gabe garatzen den greba.
greba mugagabe