Advanced Search
Search Results
10513 total results found
Pertsona, enpresa edo erakunde baten irabazia edo ahalmen ekonomikoa aintzat hatu gabe, haren kontsumoa edo hark egindako ondare-eskualdatze bat zergapetzen duen zerga.
zeharkako zerga
Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona, bere lanpostuari dagozkion lehiaketa eta oposizioa gainditu eta gero.
funtzionario
Bere burua aldi berean emakume eta gizontzat duena.
bigenero
Zentzuaren eta ezagutza arrunt eta komunaren aurkako efektu miragarriak sorrarazten dituen dituen ezkutuko arte, zientzia eta praktika.
magia
Txiki.
ttipi
Zenbaki batean, unitatea adierazten duen zifra.
banako
Ikerketa estatistiko batean, aztertu nahi diren unitate, banako edo indibiduoen multzoa, bereziki hartatik lagin bat hautatu behar denean.
populazio estatistiko
Guztiz sasoian eta osasuntsu egon.
harri eta horma egon
Hizkuntzaren erabilera eta aldakortasuna, beste gizarte faktore batzuekin elkar harremanetan, gaitzat dituen azterketa eta arakatze-lana.
ikerketa soziolinguistiko
Herri indigena batzuetan, klan, tribu eta gizarte-klase jakin bat irudikatzen duen izaki biziduna edo gauza, zeinarekin harreman sinboliko eta espiritual berezia eratzen den.
totem
Delako izaki edo gauza irudikatzen duen eskultura bertikala.
totem
Elkarbizitza.
bizikidetza
Sasizientzia.
pseudozientzia
Metodo eta teknika zientifikoetan oinarritzen ez den itxurazko jakintza faltsua.
sasizientzia
Botikak, txertoak eta osasun-tratamenduak seguru eta eraginkorrak diren aztertzeko saio, esperimentu edo ikerketa.
saio kliniko
Errege-tronuaren oinordekoa.
erregegai
Erregina izateko oinordetza-eskubideak dituena.
erreginagai
Bere burua erregina legitimo gisa aldarrikatzen duena.
erreginagai
Bere burua errege legitimo gisa aldarrikatzen duena.
erregegai
Erreinatu egiten duen erregearen ezkontidea.
erregina ezkontide