Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Haserretu.
muskertu
Berdetu, berde jarri.
muskertu
Entzute, ospe edo itzal handikoa.
entzutetsu
Epaimahai bateko jarduna eta erabakiak zuzentzen dituena.
epaimahaiburu
Hartu beharreko erabakia.
erabakizun
Aita Santuak bereziki apezpikuentzat zabaltzen duen gutun edo mezua, arlo teologiko edo sozialean doktrina finkatzeko asmoarekin.
entziklika
Artxidiozesi edo elizako probintzia bateko diozesi nagusia zuzentzen duen apezpikua.
artzapezpiku
Probintzia eklesiastiko bateko diozesi edo elizbarrutia.
artxidiozesi
Meza batean apaizak egiten duen prediku edo sermoia.
homilia
Aldiro sektore ekonomiko bateko enpresak biltzen dituen ekitaldia, produktu berriak bezeroei erakutsi eta saltzeko.
erakustazoka
Lur eta zoruez mintzatuz, buztina duena.
buztintsu
Bereziki politikariei buruz, demagogiaz jokatzen duena, hots, bere interesetarako herritar apalen grinak piztu eta baliatzen dituena.
demagogo
Gai, substantzia edo prozedura bati buruz, desinfektatu edo mikroorganismo patogenoak ezabatu egiten dituena.
desinfektatzaile
Diruzainaren, hots, diru kontuak kudeatzen dituen pertsonaren edo erakundearen zeregina edo jarduera.
diruzaintza
Zalantza egin.
durduzatu
Gogoa nahastu, zer egin edo zer esan ez jakiteraino.
durduzatu
Zalantza sorrarazi.
durduzarazi
Norbait asaldatzea edo aztoratzea eragin.
durduzarazi
Pertsona baten desio sexuala.
libido
Programa informatiko edo algoritmo baten prozesua adierazten duen diagrama, horren pausoak sekuentzialki azaltzen dituena.
ordinograma