Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

12223 total results found

Zerbait bukatu edo hondatu ondoren geratzen dena.

gerakin

Gaztelaniaz
resto, fracción, sobrante
Kategoria gramatikala
izen

Aurrekontu, partida edo sail batetik soberan geratzen den diru kopurua.

gerakin

Gaztelaniaz
remanente
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ekonomia

Itzala.

geriza

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
sombra

Babes, aterpea.

geriza

Esparrua
hedaduraz
Gaztelaniaz
protección, cobijo, refugio
Kategoria gramatikala
izen

Datorren urtean.

geurtz

Esparrua
arkaismoa
Gaztelaniaz
el año que viene
Kategoria gramatikala
aditzondo

Asmo, proiektu edo programa bat nola garatu behar den zehazten duen ildo nagusia.

gidalerro

Gaztelaniaz
pauta, directriz, criterio general
Kategoria gramatikala
izen

Idazten ikastean lagungarri gisa eta idazketa zuzen egiteko paperean agertzen den lerro zuzena, zeinaren gainean idatzi behar den.

gidalerro

Gaztelaniaz
pauta [escritura]
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
hezkuntza

Irrati, telebista edo zinemarako gidoiak idazten dituen pertsona.

gidoilari

Gaztelaniaz
guionista
Kategoria gramatikala
izen
Zer
lanbideak
Esparrua
zinema

Gipuzkoarra [pertsona]

giputxi

Sinonimoak
giputx
Oharrak
Bereziki bizkaitarrek gipuzkoarrei buruz hitz egitean erabilia.
Gaztelaniaz
guipuzcoano [peyorativo]
Euskalkia
bizk
Esparrua
gutxiesgarria
Kategoria gramatikala
izenondo
Kategoria gramatikala
izen

Gipuzkoarra [pertsona]

giputx

Euskalkia
bizk
Esparrua
gutxiesgarria
Kategoria gramatikala
izen
Kategoria gramatikala
izenondo
Oharrak
Bereziki bizkaitarrek gipuzkoarrei buruz hitz egitean erabilia.
Sinonimoak
giputxi
Gaztelaniaz
guipuzcoano [peyorativo]

Kokotsaren azpiko zati mamitsu gizena.

girgilo

Gaztelaniaz
papada
Kategoria gramatikala
izen
Euskalkia
bizk

Gizaki edo pertsonetako bakoitza, bere indibidualtasunean eta besteengandik bereizita.

gizabanako

Sinonimoak
indibiduo
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
individuo

Besteekin harremanak egiteko joera izan edota harremanak aise egiten dituena.

gizartekoi

Sinonimoak
lagunkoi, jendekin
Gaztelaniaz
sociable
Kategoria gramatikala
izenondo

Sexu maskulinoko gizabanakoa.

gizaseme

Sinonimoak
gizon
Gaztelaniaz
hombre
Kategoria gramatikala
izen

Itxaron, zain egon.

goaitatu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
esperar
Euskalkia
ipar

Zelatatu.

goaitatu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
vigilar, espiar
Euskalkia
ipar

Arropa garbitzeko ekintza, bereziki lixiba erabiltzen bada.

gobada

Gaztelaniaz
colada
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
bokata

Garbitzeke dagoen mihiseria eta arropa multzoa.

gobada

Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
bokata
Gaztelaniaz
colada

Garbitu berri den mihiseria edo arropa multzo, bereziki xukatu behar bada.

gobada

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
colada
Sinonimoak
bokata

Herrialde edo eskualde bateko gobernua zuzentzen duen pertsona.

gobernuburu

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
jefe de gobierno
Esparrua
politika