Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2360 total results found

Zenbakia.

zbki.

Sinonimoak
zk.
Sinonimoak
zenb.
Gaztelaniaz
núm. [número]
Kategoria gramatikala
izen

Animalia handia eta izugarria.

aberetzar

Sinonimoak
pizti
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
bestia

Zerbaiten funtzionamendu egokia eragozten duen akatsa.

aberia

Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
matxura
Gaztelaniaz
avería

Txekeak biltzen dituen koaderno txikia.

taloitegi

Sinonimoak
txeketegi
Gaztelaniaz
talonario [de cheques]
Kategoria gramatikala
izen

Ikertzaileak aurrez dituen intentzio edo asmoen arabera egiten den laginketa ez-probabilistikoa.

intentziozko laginketa

Sinonimoak
nahitazko laginketa
Sinonimoak
laginketa intentzional
Sinonimoak
laginketa opinatiko
Sinonimoak
iritzizko laginketa
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
muestreo intencional
Sinonimoak
komenientziazko laginketa

Bozketa batean, boto-emaileak botoa zein hautagai, alderdi edo aukerari ematen dion adierazteko erabiltzen den orria, gehienetan hautetsontzi batean sartuz.

boto-txartel

Sinonimoak
boto-paper
Gaztelaniaz
papeleta de voto
Kategoria gramatikala
izen

Bozketa batean, hautagai, alderdi edo aukera bakoitza adierazten duen txartela, hura hautetsontzian sartuz botoa emateko erabiltzen dena.

boto-paper

Sinonimoak
hauteskunde-txartel
Sinonimoak
boto-txartel
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
papeleta de voto

Balioduna ez den eta beraz boto zenbaketatik aparte geratzen den botoa, esaterako boto-txartelak beharrezko formatua ez izateagatik.

boto nulu

Sinonimoak
boto deusez
Sinonimoak
boto baliogabe
Gaztelaniaz
voto nulo
Kategoria gramatikala
izen

Boto-zenbaketan balioduntzat hartzen ez den botoa, botoa aintzat hartzeko beharreko baldintzak betetzen dituelako, esaterako boto-txartelaren formatuari dagokionean.

boto baliogabe

Sinonimoak
boto deusez
Sinonimoak
boto nulu
Gaztelaniaz
voto nulo
Kategoria gramatikala
izen

Hauteskundeetan, hautagaiek aukeratuak izanez gero garatzeko asmoa duten programa edo egitasmoa.

hauteskunde-programa

Sinonimoak
hautes-programa
Tesaurus
hauteskundeak
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
programa electoral

Hauteskundeetan, botoa emateko lekua, hauteskunde-mahai baten edo batzuen zaintzapean, non hautesleentzako boto-paperak eta haiek jasotzeko hautetsontziak dauden.

hautesleku

Sinonimoak
bozkaleku
Gaztelaniaz
colegio electoral [lugar de votación]
Kategoria gramatikala
izen

Organo edo erakunde kolegiatu batean, beste aukera edo alderdi guztiak bateraturik baino boto gehiago izatearen egoera; botoen erdiak baino ghiago izatea.

gehiengo oso

Sinonimoak
gehiengo absolutu
Sinonimoak
erabateko gehiengo
Gaztelaniaz
mayoría absoluta
Esparrua
politika
Kategoria gramatikala
izen

Zaldiei eta antzekoei buruz, abiada bizian, lau hankak azkar mugituz eta aldian airean edukiz.

laugainka

Sinonimoak
lauhazka
Sinonimoak
lauoinka
Gaztelaniaz
al galope
Kategoria gramatikala
aditzondo

Pauso geldoan.

tirrist-tarrast

Sinonimoak
tirristi-tarrasta
Sinonimoak
xirri-xarra
Sinonimoak
tuku-tuku
Sinonimoak
tirriki-tarraka
Esparrua
onomatopeia
Kategoria gramatikala
aditzondo

Mehatxu eginez.

mehatxuka

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
amenazando
Sinonimoak
mehatxatuz

Ohe ondoan edukitzen mahai txikia, gainean lanpara jartzeko erabili eta gauean zehar beharrezkoak izaten diren gauzak gordetzeko tiraderak ere izaten dituena.

gau-mahai

Sinonimoak
mesanotxe
Sinonimoak
ohe-mahai
Kategoria gramatikala
izen
Zer
altzariak
Gaztelaniaz
mesa de noche

Kosta ahala kosta, kostatzen denari erreparatu gabe.

zor nahiz lor

Gaztelaniaz
cueste lo que cueste
Sinonimoak
nola edo hala
Sinonimoak
nahi zor nahi lor
Sinonimoak
zor edo lor
Kategoria gramatikala
aditzondo

Norberarentzat hartu, jabetza hartu, jabe bilakatu.

beretzakotu

Gaztelaniaz
hacerse con
Sinonimoak
eskuratu
Sinonimoak
jabetu
Sinonimoak
bereganatu
Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
adueñarse

Sarrerak eta kostuak edota bi aukera desberdinetako kostuak berdintzen direneko ekoizpen- edo salmenta-maila.

lokagune

Sinonimoak
errentagarritasun-atalase
Sinonimoak
errentagarritasun-atari
Sinonimoak
itopuntu
Gaztelaniaz
punto muerto [economía]
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ekonomia

Motorrak eragindako indarra edo mugimendua transmititzen ez deneko egoera.

lokagune

Sinonimoak
itopuntu
Gaztelaniaz
punto muerto
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
teknologia