Advanced Search
Search Results
5773 total results found
Lan edo proiektu baten ideia edo kontzeptu garrantzitsuena.
ardatz
Gaixotasun edo patologia batengatik, istripu edo kanpoko eraginik gabe, gertatzen den heriotza.
berezko heriotza
Pertsona jakin batentzat maitea edo begikoa den gauza edo pertsona.
kutun
Arriskuan dagoen edo istripua jasan duen pertsona edo animaliabat lagundu eta toki seguru batera eraman.
erreskate
Distantzia batera egonda, urrutitik tiroz edo zerbait jaurtikiz jo beharreko gauza edo puntua.
jopuntu
Garraio publikoa erabili edo ikuskizun, erakusketa edo aisialdi toki batera sartu ahal izateko eskuratu eta erakutsi beharreko paper zati txiki, gehienetan ordainagiri gisa erabiltzen dena.
txartel
Bi mota edo klase nahastu edo batera jartzen dituena.
bitariko
Doitu edo zerbait neurri batera egokitu edo orekatzeko ekintza eta horren emaitza.
doiketa
Multzo, kategoria edo talde batera bildu, barneratu edo integratzeko ahalmena.
inklusibitate
Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
baterako probabilitate
Zamak ontzi, tren edo beste garraiobide batera igo edo handik jaitsi egiten dituen langilea.
zamaketari
Harekiko diferentzia ezabatuz zenbaki adierazgarri edo ulergarriago batera borobildu den zenbakia, zati dezimala ezabatuz edo azken zifra esanguratsuak saihestuz.
zenbaki biribil
Hitzez edo beste era batera komunikatuz adierazi edo azaldu ezin daitekeena.
adierazezin
Norbait atzerrira edo beste herrialde batera joan edo bidalia izan.
atzerriratu
Indarrean edo martxan dagoena geldiarazi, eten edo alde batera utzi.
bertan behera utzi
Lurraren barnetik magma edo arroka igneoak, gasekin batera, lurrazalera isuri edo jaurti egiten duen gunea.
sumendi
Zerbaitetan osagai edo elementu bi edo gehiagoren baterako agerpena.
agerkidetza
Epe baterako beste norbaiti uzten zaion diru kopurua edo gauza, diruaren kasuan gehienetan interesen trukean; delako diru edo gauza hori uztea.
mailegu
Eleberri edo beste literatur lan batetik ikusentzunezko bertsioa, film edo telebista-saio moduan.
egokitzapen
Toki batetik, zerbaitetik edo norbaitengandik hurbil edo hurbilago etorri.
hurreratu