Advanced Search
Search Results
2713 total results found
Larruazalaren gainean jartzen den prestakin biguna, zauriak sendatu eta minak eta gaitzak tratatzeko erabiltzen dena.
txaplata
"Gu", "gure" eta pluraleko lehenengo pertsona adierazten duten beste hitzak solemnitatezko hitzaldietan erabiltzeko modua, norberaren duintasuna eta irmotasuna adierazi nahian.
maiestatezko plural
Ahalmen ekonomikoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta karga-tasa handiagka ezartzen dituen zerga.
zerga progresibo
Alpeak eta inguruko mendikate batzuk, hala nola Pirinioak, altxarazi zituen orogenia edo lurrazalaren deformazio-prozesua, Mesozoikoaren amaieran hasi eta gaurdaino luzatzen dena.
alpetar orogenia
Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuen promozioa beste batzuen webgune, sare sozial eta online kanalen bidez egiten duen marketin mota, haietatik egindako interkazioak sarituz.
afiliazio-marketin
Kostaldean edo ibai baten ertzean ontzietako zamak hartu eta uzteko erabiltzen den tokia eta instalakuntza.
portu
Ozeano eta itsasoetako ur-masa azpian dagoen lur azalera eta horren erliebea.
itsas hondo
Irakasle batek ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura eta jarduera.
tutoretza
Audio eta bideozko seinale analogiko batetik denboran balio jakin batzuk erauzi eta prozesatzea, haiek audio edo bideo digitalera bihurtzeko.
laginketa
Populazio batetik elementu batzuk hautatu eta aztertzeko prozesua eta horri dagokion teknika, populazioaren ezaugarriak matematikoki inferitzearren.
estatistika-laginketa
Lagin estatistikoak erauzi eta aztertzeko teknika eta metodologien multzoa.
laginketa
Ekialdean Indiako Ozeanoa, mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta iparraldean Mediterraneo Itsasoak mugatzen duen kontinentea, azaleraz Lurra planetako hirugarrena, Asia eta Amerika ondoren.
Afrika
Zerbai lortzeko edo zerbaiten esperoan atzerapenak eta eragozpenak eramateko gaitasuna eta bertutea.
pazientzia
Beira ekoitzi eta lantzearen jarduera, teknika eta industria.
beiragintza
Kotoizko ehunak ekoitzi eta lantzeko teknika, jarduera eta industria.
kotoigintza
Metalak landu eta eraldatzearen teknika, jarduera eta industria.
metalgintza
Urrea eta beste metal bitxiak landuz objektu preziatuak egitearen teknika eta jarduera.
urregintza
Gaixotasunak prebenitu eta orokorrean biztanleriaren osasuna bermatzeko kondizio fisiko eta psikosozialen multzoa.
osasun publiko
Gaixotasunak nola prebenitu eta biztanleriaren osasun orokorra nola zaindu ikertu eta garatzen duen jakintza-arloa.
osasun publiko
Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
geologia