Advanced Search
Search Results
9982 total results found
Greba mugagage.
grebaldi mugagabe
Une jakin batean enpresa edo erakunde baten esku dauden aktibo edo izakinen multzoa.
inbentario fisiko
Ikasketak edo beste okupazio pertsonal bat bukatu edota lanpostu bat utzitakoan, beste lan batean hasi bitartean pertsona bat lanik gabe dagoen borondatezko egoera.
langabezia frikzional
Langabetu guztien multzoari erreferentzia egiten dion egoera makroekonomikoa.
langabezia
Kutxa-fluxu.
kutxako fluxu
Enpresa batean edo horren sail edo proiektu batean gertatzen den diru-sarrera (kobrantza) edo diru-irteera (ordainketa) bakoitza.
kutxa-fluxu
Enpresa batean edo horren sail edo proiektu batean gertatzen diren kutxa-fluxuen totala, hots, diru-sarrera eta irteera totalen arteko diferentzia, positiboa edo negatiboa.
kutxa-fluxu garbi
Kapital-ekarpen edo inbertsio baten hasieran egin beharreko diru-irteera edo ordainketa.
hasierako despoltsapen
Zuzenbideari dagokiona, zuzenbideko arauekin bat datorrena.
juridiko
Araua edo arau multzo bat osatu eta ezartzeko ekintza eta horren ondorioa.
arauketa
Arlo jakin batean ezarritako arauen multzoa.
arautegi
Arlo jakin bati buruzko arauen multzoa.
araubide
Jokabide zuzen edo zuzenbidezkoa ezartzen duen erregela, irizpide edo argibidea.
arau
Binarismo sexuala eta beste sexuko pertsonenganako orientazio sexuala baieztatu eta inposatzen dituen araua.
zisheteroarau
Pertsona bati adierazteko akatsak edo ezaugarri desatseginak dituela adierazteko, beste guztiek bezalaxe.
ipurdian zuloa izan
Adibideak: Hik ere izango dik/din ipurdian zuloa. Horrek ere izango dik/din ipurdian zuloa.
Pertsona, enpresa edo erakunde baten irabazia edo ahalmen ekonomikoa aintzat hatu gabe, haren kontsumoa edo hark egindako ondare-eskualdatze bat zergapetzen duen zerga.
zeharkako zerga
Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona, bere lanpostuari dagozkion lehiaketa eta oposizioa gainditu eta gero.
funtzionario
Bere burua aldi berean emakume eta gizontzat duena.
bigenero
Zentzuaren eta ezagutza arrunt eta komunaren aurkako efektu miragarriak sorrarazten dituen dituen ezkutuko arte, zientzia eta praktika.
magia
Txiki.
ttipi