Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Baserritarraren nolakotasuna.
baserritartasun
Baserriarekin loturiko lan eta jardueren multzoa.
baserrigintza
Topa egiteko formula.
zure osasunerako eta nire onerako
Eskertzeko formula.
estimatuta dago
Norbait zerbait egiteko konbentzitu, bereziki temaz egiten denean.
burua berotu
Elektrizitatez funtzionatzen duten gailu mekanikoei buruzko ingeniaritza-arloa.
elektromekanika
Elektromekanikari dagokiona.
elektromekaniko
Makina mekanikoen mantentze- eta konponketa-lanetan diharduen pertsona.
mekanikari
Sistema elektromekanikoen diseinua, mantentzea eta konponketa egiten dituen pertsona.
elektromekanikari
Usteldu, hondatu edo galdu daitekeena.
ustelkor
Mahats beltzetik egindako ardoa, kolore gorri ilunekoa.
ardo beltz
Asko hitz egiteko joera duena.
hitzontzi
Oso haserre, suminduta.
haserre gorrian
Erre ezin daitekeena.
erregaitz
Annelidae filoko Hirudinea klaseko animalia, har edo zizarearen itxurakoa, espeziearen arabera ur geza nahiz gazietan bizi eta maiz beste espezie batzuen parasitoa dena.
izain
Animalia bati buruz, har edo zizare forma edo itxura duena.
bermiforme
Hirudinea klaseko har itxurako animalia, uretan bizi dena.
xintzimari
Epikurotar, Epikuroren jarraitzaileari edo haren doktrina filosofikoari dagokiona.
epikurear
Espainian XX. mendearen bukaera aldera merkaturatu zen panpina, ume txiki baten itxurakoa, betegarrizko oihalezko gorputza, plastikozko burua eta hari lodizko ilea zuena.
txotxona
Bazter txiki ezkutua.
xokoño