Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Pertsona baten ikasketak, trebakuntza eta ibilbide profesionala biltzen dituen txostena, bereziki lanpostu edo kargu baterako hautagai gisa aurkezten denerako prestatzen dena.
curriculum vitae
Croissant, ilgora formako hostopil gozoa.
kruasan
Hostorez, irin eta gurinezko orearekin alegia, egin eta labekatuta xafla fin ugariz osaturiko opila.
hostopil
Osasun kalte bati buruz, medikuek agindutako tratamenduaren ondorioz sorrarazitakoa.
iatrogeno
Testu batean, idatzizko lerroa.
idazlerro
Glaziarrak edo izotz-kaskoak lehorretik askatu eta itsasora heltzean sortzen diren izotzezko masa handiak, ur gainean flotatzen dutenak.
izozmendi
Izozmendi.
iceberg
Idazki baten izenburua.
idazpuru
Gutun-orri ofizialetan inprimaturik agertu ohi den testua, bidaltzailearen izena, kargua edo enpresa azaltzen duena, beste informazio batzuekin batera.
idazpuru
Idazpuru.
idazburu
Zoria, halabeharra.
asturu
Saihetsezina den gertaera edo horien segida, aldez aurretik ustez ezinbestekoa dena.
asturu
Zorigaitza, zoritxarra.
asturugaitz
Zoritxarreko, zorigaiztoko.
asturugaitz
Baldar, trakets.
asturugaitz
Beste era batera ezin izan daitekeena.
ezinbesteko
Zoritxarrez.
asturugaizki
Zoriona.
asturu on
Kola-freskagarria eta ardoa nahastuz egiten den edaria.
kalimotxo
Te infusioa onddo eta bakteria jakin batzuen bitartez hartzituz egiten den edari freskagarria.
konbutxa