Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Idazlearen jarduera eta lanbidea.
idazletza
Liburua.
idazti
Sahara basamortuko herrialde batzuetan sakabanaturik bizimodu nomada eta tradizionalki abeltzaintzaren inguruan duen etnia berberea.
tuareg
Delako etniako kidea.
tuareg
Jihad edo erlijio-ahaleginetan diharduen musulmana, barne borroka espiritual gisa nahiz indarra erabiliz musulman garbiak ez direnen aurka.
jihadista
Islamaren ikuspegi erradikala indarkeriaz inposatzea bilatzen duen ekintzaile edo terrorista.
jihadista
Orokorrean, jihad izeneko borroka erlijiosoari dagokiona.
jihadista
Baita ere, halaber.
orobat
Urtean behin edo urteko egun jakinetan herri batean ospatzen den azoka, abereak, nekazaritza-produktuak eta bestelako produktuak saldu eta erosteko.
feria
Delako azokaren inguruan ospatzen den festa eta ospakizunen multzoa.
feria
Begirada urrutiratuz lurrak eta zeruak bat egiten duten lerroa.
zerumuga
Pertsona bati buruz, haren bulego berean lan egiten duten beste pertsonetako bakoitza.
bulegokide
Izapide bat burutzeko bulegoetan egiten dituzten eskakizun ugari eta hutsalen multzoa.
bulegokeria
Bulegoko lan ziztrin eta aspergarrietan aritzen den pertsona.
bulegokume
Arratsean eguzkia sartzen den zeruaren aldea; delako aldeak markatzen duen norabidea.
sartalde
Bat-batean.
bet-betan
Zerbaiti edo norbaiti aintza, laudorio edo goraipamena eman.
aintzatu
Aintzatu.
aintzaldu
Betea edo bikaina denaren nolakotasuna.
betegintzarre
Karbono hidratoak, hala nola azukrea eta almidoiak, azido, alkohol eta karbono dioxido bihurtzen dituen prozesua, onddo, legami eta bakteria jakinen eraginez oxigenorik gabeko ingurunean.
hartzidura