Advanced Search
Search Results
10514 total results found
Gauza bat merke edo neke handirik gabe lortu dela adierazteko.
hori da hori pagotxa
Kirol-lehia batean, lehenengo postuan dagoena.
lider
Testu-kaxa.
testu-koadro
Elkarrizketa-koadro.
elkarrizketa-leiho
Aplikazio informatiko edo sistema eragile batean, une jakin batean erabiltzaileak ataza bat nola egin adierazteko zabaltzen den leihoa, botoi eta menuekin.
elkarrizketa-koadro
Erabiltzaile bati testu bat sartzeko aukera ematen dion kaxa itxurako interfaze-elementu grafikoa.
testu-kaxa
Hura sakatuz edo markatuz adierazten den aukerari baiezkoa emateko lauki itxurako interfaze grafikoko elementua, zerrenda gisa agertzen diren beste lauki batzuekin bateragarria dena.
egiaztapen-lauki
Aukera batzuen artean bat aukeratzeko zerrenda gisa agertzen diren lauki edo biribil itxurako interfaze grafikoko elementuetako bakoitza.
aukera-botoi
Janariak egosi eta antzeko prestaketak egiteko erabiltzen den ontzi sakona, antzina buztinezkoa eta egun metalezkoa izaten dena, eskutik heltzeko bi helduleku dituena.
eltze
Talde batean berezia edo gaizki ikusia izateagatik nabarmentzen den pertsona.
ardi beltz
Jatetxeetan eta orokorrean elikagaiak ekoitzi, saldu edo zerbitzatzen dituzten establezimenduetan, bereziki gozoa eta fina izateagatik nabarmentzen den plater edo produktua.
etxeko berezitasun
Antzinako organismoen jarduera fisiko eta biologikoaren aztarna fosila; adibidez, oinatz eta gorotz fosilizatuak.
iknofosil
Umekiaren garapenean aurpegia ahoarekin behar bezala bat ez egiteagatik gertatzen den malformazioa, goiko ezpainaren eta sudurraren artean koska gisa agertzen dena.
erbi-ezpain
Erbi-ezpain.
erbiezpain
Horma bat alderik alde zeharkatzen duen harria, bereziki argamasarik gabeko hormetan horma egonkortzeko jartzen dena.
parpainarri
Zizela, mailua edo beste lanabes bat erabiliz moldatu den harria.
harri pikatu
Karez, hondarrez eta urez egindako morteroa.
argamasa
Azkar eta berriki aberastu den pertsona, bereziki bere harrokeriagatik nabarmentzen dena.
zorripiztu
Ganga bati eransten zaion arkua, hura sendotzeko asmoz.
zeharkako arku
Ezker Batua, Euskadiko ezkerreko alderdia.
EB