Advanced Search
Search Results
2714 total results found
Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Delako elkartearen egoitza, sukaldez eta mahai eta aulki batzuez osatua.
soziedade
Hotsak eta soinuak sumatu eta aditu.
entzun
Pertsonek indibidualki berdintasunez eta askatasunez ematen duten boto-sistema eta bozketa.
banakako bozketa
Ordenagailu baten interfaze grafikoarekin komunikatzeko gailu botoiduna, eskua baino txikiagoa, azalera lau batean irristatuz eta sakatuz pantailako erakuslea higiarazi eta aktibatzen duena.
sagu
Capra aegagrus hircus izeneko abere ugaztun hausnarkariaren emea, esne, larru eta haragitarako hazi eta bereziki eremu malkartsuetara egoki moldatzen dena.
ahuntz
Lurraren gaineko azalera, materia inorganikoz gainera materia organikoz, urez eta izaki bizidunez osatua, ingurumenean funtzio hidriko, biologiko eta klimatiko garrantzitsuak garatzen dituena
lurzoru
Haritzaren eta Quercus generoko beste zuhaitzen fruitua, txikia eta elipsoide formakoa.
ezkur
Bereziki nekazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideak (abereak, landareak, ...) eremu zabal batean hedatuz eta behartu gabe garatzen den unitate produktiboa.
ustiapen estentsibo
Orokorrean, hazi eta zaintzen diren behien multzoa, txekorrak, zezenak, idiak eta antzekoak ere barne hartuz.
behi-azienda
Txakur eta kidekoei buruz, zaunka asko eta ozen egiten duena.
zaunkari
Iritzi eta ideiei eta haiek adierazten dituzten pertsonei buruz, eztabaidarik onartzen ez duena.
irmo
Manikeismo edo Mani antzinako maisu erlijiosoaren jarraitzailea, munduan eta gizakiarengan ongiaren eta gaizkiaren arteko nahasketa dagoela baieztatzen duena.
manikeo
Etnia edo beste gizatalde baten bizimodua, bere kultura material nahiz immaterialean islaturik, jaso eta deskribatzen duen diziplina eta jarduera.
etnografia
Ekosistema bateko fisikoa, non izaki bizidunak eta haien arteko harremanak garatzen diren, bertako ezaugarri fisiko eta kimikoek baldintzatuta.
biotopo
Langile batek bere ohiko lanaldian baino ordu gutxiago lan egin behar izateko erabakia eta ondoriozko egoera, aldi baterako eta soldataren jaitsiera proportzionalarekin.
lanaldi-murrizketa
Metala urtu, ontzi batera isuri, hoztu eta forma emateko instalakuntza eta lantegia.
galdategi
Irinez, gatez eta urez egindak orea legamiarekin altxatuz eta labe batean errez eskuratzen den jangaia.
ogi
Enpresa batek bere jarduera-sektorean produktu eta zerbitzu berriak garatu eta merkaturatzeko estrategia.
dibertsifikazio horizontal
Enpresa batek bere jarduera-sektorearekin inongo loturarik ez duten produktu eta zerbitzu berriak garatu eta merkaturatzea.
konglomeratuzko dibertsifikazio