Advanced Search
Search Results
11206 total results found
Flaskoan sartu.
flaskoratu
Likidoak, hauts-produktuak edo pilulak sartzeko botila txikia.
flasko
Beste inoren edo ezeren laguntza edo esku hartzerik gabe jardun edo funtzionatzen duena; bere kabuz aritzen dena.
autonomo
Beste batentzat egiten den jarduera edo lana; betetzen den funtzioa.
zerbitzu
Delako jarduerak edo lanak eskaintzen dituen erakunde edo antolakuntza.
zerbitzu
Phoxinus phoxinus espezieko arrain txikia, Europa eta Asiako erreka, ibai eta aintziretan bizi dena.
ezkailu
Pertsonei buruz, oso gaztea.
lumatu gabeko txorikume
Tarte txiki batean gertatzen den garaiera aldearen ondorioz, ur lasterraren jaitsiera bertikal edo ia bertikala.
ur-jauzi
Onura, etekin edo probetxua dakarrena.
onuragarri
Arrazoimenari dagokiona.
dianoetiko
Arlo jakin bati buruz edo orokorrean jakin edo ezagutzen diren gauzen multzoa.
jakintza
Epaitu edo zerbait edo norbait balioesteko ekintza eta horren ondorioa.
epaiketa
Auzi bat ebazteko aurkari diren aldeak buruz buru jarri, euren argudioak azaldu eta frogak aurkezteko prozesua, azkenean epaile edo auzitegi batek auziaren ebazpena egiteko.
epaiketa
Asko edan.
ihiak bezala edan
Juncus generoko landarea, hosto luze, mehe eta malgukoa, ur-bazter eta eremu hezeetan bizi dena.
ihi
Balio edo garrantzi txikiko gauza.
fitskeria
Gozoki edo janari gozoak atsegin izan eta maiz jaten dituena.
gozozale
Urteko zazpigarren hila, ekainaren ondoren eta abuztuaren aurretik.
garagarril
Gatza edo gazitutako janariak gordetzeko kutxa.
gazkutxa
Gazitutako janaria.
gaziki