Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

636 total results found

Aldagai kuantitatibo baten eta aldagai dikotomiko baten arteko korrelazio lineala neurtzen duen koefizientea, Pearson-en korrelazio linealeko koefizientetik zuzenean eratortzen dena.

korrelazio-koefiziente biserial-puntual

Gaztelaniaz
coeficiente de correlación biserial puntual
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Bi aldagai dikotomikoen arteko asoziazio estatistikoaren indarra neurtzen duen koefizientea.

phi koefiziente

Gaztelaniaz
coeficiente phi
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Aldagai kuantitatibo baten eta, jatorrian banaketa normalari jarraitzen diola, dikotomizatu edo bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazioa.

korrelazio biserial

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
correlación biserial
Esparrua
estatistika

Aldagai kuantitatibo baten eta jatorriz kuantitatiboa den eta banaketa normalari jarraitzen dion baina ondoren bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazio-koefizientea.

korrelazio-koefiziente biserial

Gaztelaniaz
coeficiente de correlación biserial
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Jatorriz kuantitatiboak direla eta banaketa normalari jarraitzen diotela, bi kategoriatan banatu diren, hots, dikotomizatu diren, aldagaien arteko korrelazioa.

korrelazio tetrakoriko

Gaztelaniaz
correlación tetracórica
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Jatorriz banaketa normalari jarraitzen diotelarik, bi aldagai dikotomizatuen arteko korrelazio-koefizientea, jatorriko aldagaien arteko korrelazio linealeko koefizientea zenbatesten duena.

korrelazio-koefiziente tetrakoriko

Gaztelaniaz
coeficiente de correlación tetracórico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Aldagai dikotomizatu biren arteko korrelazioa eta hori neurtzen duen koefizienteari dagokiona.

tetrakoriko

Gaztelaniaz
tetracórico
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
estatistika
Hitz eratorriak
korrelazio tetrakoriko
Hitz eratorriak
korrelazio-koefiziente tetrakoriko

Aldagai azalduari buruzko datu errealen eta aldagai azaltzaileen datuetatik aldagai azalduari buruz egiten diren aurresanen arteko hondar karratuen batura minimotzen dituen erregresio-eredua.

karratu txikienen erregresio

Gaztelaniaz
regresión minimocuadrática
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Eredu estatistiko batean, aldagai azalduaren balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, beste aldagaien bitartez azaldu beharreko aldakortasun totala adierazten duena.

karratuen batura total

Esparrua
estatistika
Ingelesez
total sum of squares
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
suma de varianzas total

Eredu batean, aldagai azalduari buruz aurresandako balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, aldagai azalduaren aldakortasun osotik ereduaz azaltzen den zatia dena.

karratuen batura azaldu

Esparrua
estatistika
Ingelesez
explained sum of squares
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
suma explicada de cuadrados

Ikertzaileak ezarri eta aldatzen dituen faktore edo aldagai azaltzaileen arabera aldatzen den aldagaia, faktore edo aldagai horien eragina ikertzeko behatu eta neurtu egiten dena.

erantzun-aldagai

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
estatistika
Gaztelaniaz
variable respuesta

Bi aldagai nominalen arteko asoziazio estatistikoa neurtzen duen koefizientea.

Cramér-en V koefiziente

Gaztelaniaz
coeficiente V de Cramér
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Banaketa estatistiko bateko alborapena neurtzen duen koefizientea, kuartiletan oinarritzen dena.

Bowley-en alborapen koefiziente

Aldaerak
Bowley-Yule-ren alborapen koefiziente
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena

Banaketa estatistiko baten alborapena neurtzen duen koefiziente edo parametroa, hirugarren mailako momentu zentraletik abiatuta kalkulatzen dena.

Fisher-en alborapen-koefiziente

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
coeficiente de asimetría de Fisher

Zenbakizko balio desberdin gutxi edo bakanak hartzen dituen aldagaia.

aldagai kuantitatibo diskretu

Gaztelaniaz
variable cuantitativa discreta
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Zenbakizko balio asko edota balio horiek tarte batean hartzen dituen aldagaia.

aldagai kuantitatibo jarraitu

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
variable cuantitativa continua

Aldagai anitzeko datu-multzo bat laburbiltzen duten faktoreak zehazteko teknika estatistikoa, faktore kopurua eta faktoreen eta aldagaien arteko erlazioa aldez aurretik ezartzen dutena.

berrespenezko faktore-analisi

Gaztelaniaz
análisis factorial confirmatorio
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Benetako balio ezezagun edo zehazgabe bati buruz egiten den gutxiegizko estimazio edo zenbatespena.

azpiestimazio

Gaztelaniaz
infraestimación
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Benetako balio ezezagun edo zehazgabe bati buruz egiten den gehiegizko estimazio edo zenbatespena.

gainestimazio

Gaztelaniaz
sobrestimación
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika
Sinonimoak
gehiegizko estimazio

Banaketa batean, datu kuantitatiboak ordenaturik, guztirako bat bi zati berdinetan banatzen duen datuaren balioa.

mediala

Gaztelaniaz
mediala
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika