Advanced Search
Search Results
6610 total results found
Beste baten seme edo alaba biologikoa dena legezko seme edo alabatzat hartu.
adoptatu
Ekoitzitako edo erositako produktu-unitateen lote baten gainean egindako laginketa, zeinaren bitartez lotea onartu edo errefusatu behar den erabakitzen den.
onarpenerako laginketa
Hegazkin edo aireontzi baten modelo edo erreplika txikia.
aeromodelo
Agintarien aurkako altxamendua, haien erabaki edo politikaren baten aurka edota ordena politiko eta soziala iraultzea bilatzen duena.
matxinada
Talde edo erakunde politiko baten milizia edo atal militarra.
adar armatu
Zenbaki edo datu kuantitatiboen sorta baten zentroa edo haiek guztiak ordezkatzen dituen balio orokorra adierazten duen neurri estatistikoa.
batezbesteko
Aleatorizatu edo elementu sorta baten esleipena edo ordenatzea zoriz egitearen ekintza eta horren ondorioa.
aleatorizazio
Gertatu den ezbehar edo gorabehera baten aurrean disgustua edo etsipena adierazteko.
hau marka
Espekulatu edo irabazi handiak azkar eskuratzeko asmoaren ondorioz gauzatzen den produktu edo aktibo baten prezioen gorakada handia eta azkarra.
burbuila espekulatibo
Historia, hizkuntza edo kultura komuna duen komunitatea, estatu gisa edo estatu baten barruan izaera politiko duena.
nazio
Produktu baten prezio desberdinak eta prezio horietarako ekoizleak edo hornitzaileak merkaturatu edo saltzeko prest dagoen produktu-unitateen kopuruak lotzen dituen funtzio matematikoa.
eskaintza-kurba
Kapital-ekarpen edo inbertsio baten hasieran egin beharreko diru-irteera edo ordainketa.
hasierako despoltsapen
Abeslari edo musika-talde baten jarraitzaile sutsua, haren kontzertu edo agerpen publikoetarara joaten dena.
groupie
Lan edo proiektu baten ideia edo kontzeptu garrantzitsuena.
ardatz
Gai edo substantzia baten kontzentrazioa edo eragina erdira murrizteko behar den denbora.
erdibizitza
Beste baten agindupean edo mendean dagoena, autonomiaz edo askatasunez jokatzeko aukera mugatuarekin.
agindupeko
Konstituzio edo estatu baten arau gorenaren testu idatzia, hura gauzatzean dauden kondizio sozial eta ekonomikoek osatzen duen konstituzio material edo errealari kontrajarria.
konstituzio formal
Aginpidea duen pertsona, organo edo erakunde baten erabakimena edo haren ardurapean dagoen eginbeharra.
eskumen
Diru edo mantenu trukean beste baten esanetara egon edo harentzat lan egin.
ogipeko
Gaixotasun edo patologia batengatik, istripu edo kanpoko eraginik gabe, gertatzen den heriotza.
berezko heriotza