Advanced Search
Search Results
13423 total results found
Traba, oztopo edo eragozpenak eragin.
enbarazu egin
Ahoz behera, ahoa lurraren edo beste azalera baten aurka jarririk.
aburska
Zerbaiten banaketa elementu desberdinen artean nola egiten den azaltzen duen taula.
banaketa-taula
Ekimen edo egiteko ahalmenaren gauzatzea.
ekintza
Higitu edo leku batetik bestera eraman ezin daitekeena.
higiezin
Zerbait hazi, gehitu edo handitzea eta horren neurria.
hazkunde
Langileak kontratatuta izateagatik ordaindu beharreko soldata, gehigarri eta gizarte kotizazioen multzoa.
pertsonal-gastu
Jai ez den eguna; lan egin behar den eguna.
lanegun
Egun batean lan egin behar den orduen tartea.
lanegun
Estatistikako teknikak informatikoki nola garatu aztertzen duen jakintza-arlo aplikatua.
estatistika konputazional
Gauzak eta lanak behar bezala betetzen ari diren egiaztatzea lanbide duen pertsona.
inspektore
Bizimodua lan eginez ateratzen duen pertsona.
langile
Lan egitea gogoko duen pertsona.
langile
Dibertsio edo jostetarako antolaturiko ospakizun alaia.
festa
Goitik behera, oso-osorik.
azal eta mami
Ordenagailuaren konfigurazio, mantenu edo azterketarako erabiltzen den programa edo aplikazio informatikoa.
utilitate
Eragile ekonomiko batek jasotzen duen probetxuaren, irabaziaren edo haren beharren asebetetzearen neurria.
utilitate
Zerbait beste zerbait baino nahiago izatea, zerbait hobetsi edo lehenestea.
preferentzia
Akuarioetan arrainak eta bestelako ur-espeziak hazteko jarduera eta zaletasuna.
akuariofilia
Atzerriko herrialde batetik produktuak eta zerbitzuak eskuratu eta ekartzea, aipatzen ari den herrialdeko kontsumitzaileen artean banatu edo bertako prozesu ekonomikoetan baliatzeko.
inportazio