Advanced Search
Search Results
7565 total results found
Euskal Herrian, auzolan edo elkarrekin egindako zeregin baten ondoren, gauerdi aldera elkarrekin egiten zen tradiziozko afari arina.
sorgin-afari
Zerbitzu jakin batzuk eskaintzen dituen enpresa edo erakundea, hala nola publizitate arloan, bidaiak antolatzeko eta ondasun higinezinen salerosketak bitartekaritza lanak egiteko.
agentzia
Multzo edo osotasun batean, horren osagaiak eta atalak antolaturik dauden era.
egitura
Gailu edo eraikin batean, euskarri nagusia osatzen duten atalen multzoa.
egitura
Asto arraren eta behorraren gurutzatzetik, baita asto emearen eta zaldiarenetik ere, jaiotako animalia hibridoa, zamari gisa erabilia eta antzua izaten dena.
mando
Zitrikoen familiako fruitu zukuts garratza, azal horia izaten duena.
limoi
Gizarteaz, herrialde edo eskualde batez mintzatuz, ekonomikoki eta sozialki aurrera egitea.
garapen
Pertsonez mintzatuz, aurpegia eta horren itxura.
begitarte
Gauza absraktu batez mintzatuz, itxura edo tankera.
begitarte
Abegi edo harrera, bereziki ona denean.
begitarte
Arrantza lanbidetzat duen pertsona.
arrantzale
Arrantzan edo arrainak harrapatzen zaletasunez diharduen pertsona.
arrantzale
Eman egiten duena.
emaile
Asto arra.
astar
Ahoko organo gihartsua, dastatu, janaria irentsi eta ahots-soinuak ebakitzeko funtzioak dituena.
mihi
Zerbait ziurtatu, frogatu edo egiaztatzen duen idatzizko dokumentua.
agiri
Adierazpen edo deklarazio kolektiboa.
agiri
Baliabide naturalak babestu eta zaindu egiten duten jarduera ekonomikoen multzoa, geroko belaunaldien ongizate material eta soziala ziurtatze aldera.
garapen iraunkor
Bradypodidae familiako ugaztun txiki iletsua, Ertamerika eta Hegoamerikako oihanetan bizi eta hango zuhaitzetatik buruz behera zintzilik egoten dena.
nagi
Lanak eta zereginak egiteko gogo eskasa.
nagitasun