Advanced Search
Search Results
11251 total results found
Erre ezin daitekeena.
erregaitz
Annelidae filoko Hirudinea klaseko animalia, har edo zizarearen itxurakoa, espeziearen arabera ur geza nahiz gazietan bizi eta maiz beste espezie batzuen parasitoa dena.
izain
Animalia bati buruz, har edo zizare forma edo itxura duena.
bermiforme
Hirudinea klaseko har itxurako animalia, uretan bizi dena.
xintzimari
Epikurotar, Epikuroren jarraitzaileari edo haren doktrina filosofikoari dagokiona.
epikurear
Espainian XX. mendearen bukaera aldera merkaturatu zen panpina, ume txiki baten itxurakoa, betegarrizko oihalezko gorputza, plastikozko burua eta hari lodizko ilea zuena.
txotxona
Bazter txiki ezkutua.
xokoño
Sistema batek bere baitatik iraun eta garatzeko duen ahalmena.
birprodukzio
Kokapena.
lokalizazio
Errealitate fisikoko gauzak eginak dauden gaia.
materia
Bideragarri edo aurrera eraman daitekeenaren nolakotasuna.
bideragarritasun
Gerora begira errentagarria izan daitekeen negozio edo enpresaren egoera.
bideragarritasun
Ordezkatu edo zerbait edo norbait beste baten ordez jartzeko ekintza eta bere ondorioa.
ordezkapen
Aldi baterako hutsik geratu den lanpostu bat beste langile batek betetzea.
ordezkapen
Pertsona edo erakunde baten izenean jardutea.
ordezkapen
Beste baten ordez jartzen dena edo aritzen dena.
ordezko
Horietarako behar bezala izendaturik, betekizun batzuetarako beste baten izenean eta haren ordez jarduten duen pertsona.
ordezkari
Beste zerbait edo norbaiten ordez beste bat jarri.
ordezkatu
Beste norbaiten izenean jardun.
ordezkatu
Hierarkikoki ordezkariaren azpiko mailan diharduen pertsona, batzuetan haren ordez ere jarduten duena.
ordezkariorde