Advanced Search
Search Results
11105 total results found
Azalera edo lerro batetik kanporantz irteten den zatia.
irtengune
Sartzeko gune edo lekua.
sargune
Azalera edo lerro batetik barne aldera doan zatia edo eremua.
sargune
Gehiegizkotzat hartzen den nolakotasun gaitzesgarria.
gehiegikeria
Gehiegizko edo neurrigabeko jokabide edo ekintza.
gehiegikeria
Gehiegikeria.
gehikeria
Haien arteko tarterik utzi gabe guztiz baturik dagoena.
trinko
Erabateko ezezkoa adierazteko.
ez horixe
Haitzen arteko eremu sakona, goitik behera amildegi erakoa, non behealdea haitzen arteko igarobide gisa erabili ohi dena.
haitzarte
Konortea galduta, hura berreskuratu.
(bere, nire, hire, zure) onera etorri
Nahasmendu eta arazoen ondoren, normaltasunera itzuli.
onera etorri
Nor-nori paradigman hura subjektuak eta hari objektua adierazteko joan aditzaren orainaldiko forma trinkoa.
doakio
Gizakien haragia jatearen praktika, elikatzeko ekintza edo erritu gisa.
antropofagia
Bere espezieko banakoez elikatzeko fenomenoa eta praktika.
kanibalismo
Zerbait hutsalkeria dela adierazteko.
hori eta atariko haizea, bat
Zuberotarren ahotan, lapurtar edo baxenabartarra.
manex
Zuberotarrentzat, zuberera ez den Ipar Euskal Herriko euskalkia.
manex
Euskal Herriko ardi arraza, mutur beltza eta adarrak dituena.
manex
Pertsona zerbait edo norbait ezagutu aurretik horri buruz duen iritzi funtsgabea, hari buruz duen balorazioa baldintzatzen duena.
aurreiritzi
Ekoizpen-bideen jabea ez delarik, beste batentzat lan egitera beharturik dagoen langilea.
proletario