Advanced Search
Search Results
7565 total results found
Lanak eta zereginak egiteko gogorik eza.
nagi
Lanak eta zereginak egiteko gogo eskas gaitzesgarria.
nagikeria
Gantzik eta zainik ez duen haragia.
meheki
Hiritarrak.
uri
Gizartean bizitzeko jarraitu beharreko jokabideari buruzko arauen multzoa eta haiekiko begirunea.
gizalege
Elkarbizitzarako jarraitu beharreko arauen multzoa; arau horien jarraipena.
gizabide
Beste baten aldeko ekintza bat egiteagatik pertsona batek jasotzen duen aitortza.
esker on
Aurrera egiten ez den egoera, soluzio edo irtenbiderik ikusten ez zaiona.
impasse
Laukizuzen formnako oihal zatia, garbitu edo soinean nolabait janzteko erabiltzen dena.
zapi
Mukiak garbitzeko erabiltzen den zapi edo oihal zatia.
mukizapi
Zintz egin eta mukiak garbitzeko erabiltzen den oihal zatia.
musuzapi
Zehaztu gabeko bi pertsona adierazteko.
urlia eta sandia
Zehaztu gabeko hiru pertsona adierazteko.
urlia, sandia eta berendia
Administrazio publikoaren, notarioen eta izaera publikoa beste profesional batzuen aldetik jasotako zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifa.
arantzel
Salgaien inportazio eta esportazioei ezartzen zaien zerga.
arantzel
Norberaren eta bestearen emozioak eta sentimenduak modu egokian interpretatu eta lantzeko ahalmena, norberaren eta gertukoen erresilientzia eta ongizatea lortze aldera.
adimen emozional
Pertsona bi edo gehiagoren artean gertatzen den erlazio, lotura edo trukea.
harreman
Kontzeptu, gauza edo fenomenoen artean dagoen lotura edo zerikusia.
harreman
Lotura, erlazio edo harremana.
binkulu
Multzo bateko elementua izatea.
pertenentzia