Advanced Search
Search Results
7565 total results found
Mota bereko jarduera ekonomikoen multzoa edo kategoria, haiek sailkatzeko erabiltzen dena.
jarduera-sektore
Pertsona edo erakunde batzuen helbideak edo harremanetarako bestelako datuak jasotzen dituen zerrenda.
helbidetegi
Herrialde edo eskualde bateko populazio batean edo horren azpimultzo batean urte batean hiltzen diren pertsonen proportzioa, mila pertsonako adierazita.
heriotza-tasa
Herrialde edo eskualde bateko populazio batean edo horren azpimultzo batean urte batean bizirik jaiotako umeen proportzioa, populazioko mila pertsonako adierazita.
jaiotza-tasa
Gai bati buruz jendaurrean egiten den ahozko saio gutxi gorabehera luzea.
mintzaldi
Apaizak mezan irakaspen gisa egiten duen jarduna.
mintzaldi
Tximeleta, pinpilipauxa.
pinpirin
Material edo azalera bati buruz, ura eta beste isurkariak iragazten uzten ez duena.
iragazgaitz
Larruazalean sentitzen den den ziztada edo erresumina, hazka egitera bultzatzen duena.
azkura
Zerbait egiteko gogo bizia.
azkura
Egoera larri eta arazotsua; aldaketa handia dakarren egoera.
krisi
Politikan, jarrera erradikal edo muturrekoa duena, bereziki eskuin muturrekoa.
ultra
Futbol-talde bateko jarraitzaile fanatikoa, indarkeriarako joera duena.
ultra
Enpresa handiek edo Estatuak egiten duten kreditu-tituluen jaulkipena, guztira diru-kopuur handikoa eta perstona edo erakunde askoren artean harpidetzen dena.
jesapen
Jesaitea edo maileguan hartzea.
jesapen
Poz eta gogobetetasun sentimendu iraunkorra.
zorion
Gertakari pozgarri bat dela eta, pertsona bati esaten zaizkion onginahizko hitzak.
zorion
Euro, pezeta, libera edo beste moneta-unitate baten ehunena.
zentimo
Zentimo.
xentimo
Pezetaren 25 zentimo.
erreal