Advanced Search
Search Results
11141 total results found
Animalia belarjale batzuek jaten dutena berriz ere ahoratu eta murtxikatu, irentsitakoa areago xehetzeko.
hausnartu
Gizakien eta beste animalien kasuan, irentsitako janaria berriz ere ahoratu.
hausnartu
Gogoeta sakona egin.
hausnartu
Ideiak eta pentsamendu jakin batzuk buruan bueltaka izan.
hausnartu
Hausnartzeko ekintza eta horren ondorioa.
hausnarketa
Gogoeta sakona.
hausnarketa
Aldatzeko ekintza eta horren ondorioa.
aldaketa
Egoera batetik bestera igarotzea.
aldaketa
Kopuru bat igo edo jaistea.
aldaketa
Ametzaren zura.
amezki
Amigdala edo faringean dauden bi organo linfatikoen hantura.
amigdalitis
Amildegitik bota; amiltzeko moduan jarri.
amilarazi
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan umekia biltzen duen likidoz beteriko poltsa moduko mintza.
amnios
Likido amniotiko ziztada bitartez erauztean datzan proba, umekiak izan ditzakeen arazoak diagnostikatzeko egiten dena.
amniozentesi
Amnistia eman; amnistiarako legea plazaratu.
amnistiatu
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan, amnios edo umekia bilzen duen poltsako likidoa, erditzen hastean kanporantz isurtzen dena.
likido amniotiko
Ustiategi batean batera hazi eta zaintzen behien multzoa.
behi-azienda
Orokorrean, hazi eta zaintzen diren behien multzoa, txekorrak, zezenak, idiak eta antzekoak ere barne hartuz.
behi-azienda
Ustiategi batean hazi eta zaintzen diren ardien multzoa, haiekin batera dauden bildots eta ahariekin batera.
ardi-azienda
Orokorrean, hazi eta zaintzen diren ardien multzoa, bildots eta ahariekin batera.
ardi-azienda